2020-2021

SAN ANTONEN KAIXO MUSTOREKIN

Kaixo!

Dakizuen bezala,  apirilaren bukaeran San Antonen ibili ginen goiz pasa, Kaixo Mustoko Angel eta Anirekin. Oso ibilaldi polita eta interesgarria prestatu ziguten!

Alde batetik San Antongo landaretza, bestetik txori kontuak eta kantuak…Ur gazia eta gezarekin esperimentua ere egin genuen iturrian. Farora igotzeko aukera paregabea izan genuen! Eta faroen hizkuntza ezagutzeko ere bai… Jolasean ibili ginen hizkuntza hori erabiliz.

Naturaz eta itsas ontzi eta faroez aparte, bestelako kontu ugari esan zizkigun Angelek: Maritxu Beltzaren istorioa , lamiak edo sirenak zirela … Ederki gozatu genuen!

LH1A taldea 23 ostiralean, eguraldi eguzkitsu ederrarekin ibili ginen. LH1B koak 26 astelehenean euritarako prestatuta joan ginen, baina zortea izan genuen, eta ez zuen batere egin!

 

  Landaretza aztertzen

 

 

 

    Arkamurka inguruan

   Iturrian esperimentua prestatzen

 

    Txori kantuak entzuten

  Farora sartzen…

 

Eta ur gazi koloretsua nahasten laguntzeko  Getariarren kantu bat:

https://photos.google.com/photo/AF1QipP0tLQAfGx6X0hUpEH5LplftDiYdNfchzt1jbq

 

    Maritxu Beltzaren istorioa kontatzen ari zaigu Angel

 

Iturriko urarekin esperimentua: 

Ur gaziari kolorea eman genion bereizteko eta ondoren ur gezarekin nahastu genuen , ea zer gertatzen zen ikusteko.

 

Eta hara emaitza: gazia hondoan geratzen da eta geza goiko aldean.

“Landare atrapatzailea”…

 

 

 

 

 

 

 

      Arkamurka ezagutzen

 

  “Txori atrapatzaileak” prestatzen…

 

    Farora igo ginen eta han faroen hizkuntza ikasi genuen! 

Irratikoak ere etorri ziren eta elkarrizketa egin zioten, aurrena Anjeli eta gero Kai eta Oihani!

                                                                                              EDERRA PLANA!!!