2020-2021

SAN ANTONEN KAIXO MUSTOREKIN

Kaixo!

Dakizuen bezala,  apirilaren bukaeran San Antonen ibili ginen goiz pasa, Kaixo Mustoko Angel eta Anirekin. Oso ibilaldi polita eta interesgarria prestatu ziguten!

Alde batetik San Antongo landaretza, bestetik txori kontuak eta kantuak…Ur gazia eta gezarekin esperimentua ere egin genuen iturrian. Farora igotzeko aukera paregabea izan genuen! Eta faroen hizkuntza ezagutzeko ere bai… Jolasean ibili ginen hizkuntza hori erabiliz.

Naturaz eta itsas ontzi eta faroez aparte, bestelako kontu ugari esan zizkigun Angelek: Maritxu Beltzaren istorioa , lamiak edo sirenak zirela … Ederki gozatu genuen!

LH1A taldea 23 ostiralean, eguraldi eguzkitsu ederrarekin ibili ginen. LH1B koak 26 astelehenean euritarako prestatuta joan ginen, baina zortea izan genuen, eta ez zuen batere egin!

 

  Landaretza aztertzen

 

 

 

    Arkamurka inguruan

   Iturrian esperimentua prestatzen

 

    Txori kantuak entzuten

  Farora sartzen…

 

Eta ur gazi koloretsua nahasten laguntzeko  Getariarren kantu bat:

https://photos.google.com/photo/AF1QipP0tLQAfGx6X0hUpEH5LplftDiYdNfchzt1jbq

 

    Maritxu Beltzaren istorioa kontatzen ari zaigu Angel

 

Iturriko urarekin esperimentua: 

Ur gaziari kolorea eman genion bereizteko eta ondoren ur gezarekin nahastu genuen , ea zer gertatzen zen ikusteko.

 

Eta hara emaitza: gazia hondoan geratzen da eta geza goiko aldean.

“Landare atrapatzailea”…

 

 

 

 

 

 

 

      Arkamurka ezagutzen

 

  “Txori atrapatzaileak” prestatzen…

 

    Farora igo ginen eta han faroen hizkuntza ikasi genuen! 

Irratikoak ere etorri ziren eta elkarrizketa egin zioten, aurrena Anjeli eta gero Kai eta Oihani!

                                                                                              EDERRA PLANA!!!

 

 

2020-2021 · Sin categoría

Marukako irteera

 

Kaixo denoi,

Elikagaiekin murgilduta ginela Marukako familiak bisita antolatu ziguten beraien etxean…

Enriquek, dastamenaren inguruan, hainbat gauza interesgarri azaldu zizkigun.

Maialenen laguntzakin zaporeen eskema osatu genuen mihiaren inguruan eta hiztegi berria ikasi genuen: dastamen papilak, umami…

Zenbat gauza ikasi genituen Marukako lagunekin!!

Hemen argazki eta bideotxo batzuk  zuekin konpartitzeko…

Laster arte!!

 

 

https://photos.google.com/photo/AF1QipMFXLvn_Qnul9snIJhRCm251aIjIjeGBUiUNXmO

https://photos.google.com/photo/AF1QipMqFmfFhp6u_De2zHszyOXPFcPz6MNyrrl0aBrw

 

Sin categoría

INAUTERIAK

OTSAILAREN 12KO ARRATSALDEAN GELETAN OSPATU GENUEN INAUTERI FESTA.

AURTEN DENA DA DESBERDINA ETA HAU ERE BAI.

GELA BAKOITZAK DANTZA BAT GRABATU GENUEN. HEMEN DITUZUE GUREAK, IKUSI NAHI BADITUZUE:

LH1A: https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:f:/g/personal/012073aa_hezkuntza_net/EtxQ9SYa6WVPpdIvaHjquEcBzTfgc4gR3p0WAlx0Mc0hzA?e=Ck7pG0

LH1B: https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:f:/g/personal/012073aa_hezkuntza_net/EvPt9OdJpyZPjwHsYkUJtq0BKhdgHeYtKhjXLtmOvcI8-A?e=rAuSDa

 

Pasahitza honakoa da bien kasuan: ITURZAETA.

EA GUSTATZEN ZAIZKIZUEN…

ONDO PASA!

 

2020-2021

USOTEGI

 

KAIXO!

DUELA ASTE BATZUK, OTSAILAREN 5EAN, USOTEGIN IZAN GINEN 1. MAILAKO BI TALDEAK.

ELIKADURA OSASUNTSUA LANTZEN ARI GINENEZ, EZIN APROPOSAGOA IZAN ZEN HANGO BARATZAK ETA PRODUKTUAK EZAGUTZEA…EDERKI ERAKUTSI ZIGUN DENA AITZPEAK, IRAIEN AMAK…

 

GARAI HONETAKO EGURALDIAGATIK BABESTUTA HAZTEN DIREN BARAZKIAK NEGUTEGIAN DITUZTE

LETXUGAK, TIPULAK, PEREJILA…NEGUTEGI BARRUAN EDERKI HAZI DIRA EPEL EPEL

 

BESTE HAINBAT, KANPOKO BARATZETAN…

 

 

 

 

 

ANIMALIAK ERE BISITATU GENITUEN: UNTXIAK ETA KUMEAK, ANTXUMEAK, ARDI ETA ARKUMEAK, UMA TXAKURRA ETA BERE  KUMEAK…

 

EDERKI IBILI GINEN ETA ASKO IKASI GENUEN

 

ESKERRIK ASKO USOTEGIKO FAMILIARI!

HURRENA ARTE!

 

 

 

 

2020-2021

Lehen ebaluazioa bukatu da!!

 

Kaixo familiak!

Ti-ta batean iritsi zaigu lehenengo hiruhilekoaren amaiera! Egokitzea eta martxan hastea pixka bat kosta zitzaigun arren, lan asko egin dugu! 

Bi proiekturekin aritu gara lanean;  jaiotza proiektua eta lanbideak.  

Jaiotza proiektuan jaiotza desberdinak ikusi eta aztertu ditugu. Gurasoei esker, ikasle bakoitzaren jaiotzaren berri izan dugu eta ikasleek ere gustora partekatu dute informazio hori guztia gelan. 

Animalia desberdinen jaiotzak aztertu ditugu; nondik jaiotzen diren, bakoitzaren gestazio denbora..

Gelako laguntxo batzuei esker, txita batzuen jaiotza ikusteko aukera izan dugu ZUZENEAN! Mila esker gurekin partekatzeagatik! 

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:f:/g/personal/mirenartetxe_irakasle_eus/El4CXJYYo0RJt2_KdnokVHIB7Q3qrV2kpmDjUU9eCfBsqQ?e=TmfG6c

 

 

 

Oso langile ibili gara; ipuina idazten, jaiotzako marrazkiak egiten, animaliak aztertu eta marrazki ederrak sortzen…

Txoko zuria ere ipuin eta irudi interesgarriz hornitu genuen!

 

 

 

 

 

 

 

Emozioei garrantzi handia eman diegu eta hori dela eta “koloretako munstroa” ipuina landu dugu. Honekin batera jarduera batzuk egin ditugu; horien artean norberaren emozioak adierazteko gelan ipini dugun mural bat.

 

Proiektuarekin lotuta, txango bat ere egin genuen! Zaldiari merienda ederra eman genion! A ze enpatxoa gaixoak!! 

 

Eguraldiak lagundu izan digun bitartean, ondoako zelaira joan izan gara marrazki ederrak egitera! 

 

Bigarren proiektuarekin ere oso gustura aritu gara. Aurten gurasoak ezin izan zarete gelara etorri zuen lanbideak azaltzera, baina zuen bideo, argazki eta informazio ekarpenez baliatuta, aurkezpen ederrak egin dituzte gelan. Mila esker zuen laguntzagatik! 

 

BESARKADA BAT!