Ready to learn a new song?
Did you like it? (Gustatu?)
See you next week! (Datorren asterarte!)
Ready to learn a new song?
Did you like it? (Gustatu?)
See you next week! (Datorren asterarte!)
Familia agurgarriak,
Hementxe duzue ikaskideen irudiak eta bideoak partekatzeko sortu dugun karpeta. Klikatu ondorengo estekan eta animatu zuen ekintzak partekatzen.
Kaixo!
Dagoeneko “Jaiotza” proiektoa amaitu dugu. Gaiarekin gustura jardun dugu eta informazio asko geureganatu dugu bai gizakiaren jaiotzari buruz eta baita hainbat animalien jaiotzei buruz ere. Talde bakoitzak animali baten inguruan horma-irudi bat egin dugu eta HH5eko gelakoei azaldu dizkiegu.
Orain proiekto berri batekin hasi gara buru-belarri, “Getariako historia”, hain zuzen ere. Ea zer moduz moldatzen garen !!!
Joan den astean Inauteriak ospatu genituen. Asteartean eguneko zentrora joan ginen eta aiton-amonekin batera antifazak egiten ibili ginen. Bukatutakoan, bertako hormak apaindu genituen. Ondoren, “astonauta” dantzatu genuen beraientzat eta denok pozik gelditu ginen.
Ostiralean egun berezia izan genuen. Goizean Eneidari agurra egin genion, gurekin bere praktikaldia egin ondoren. Asko lagundu digu denbora honetan eta faltan botako dugu. Bakoitzak marrazki bat oparitu genion eta berak bere argazki batzuk erakutsi zizkigun. Aniztasun funtzionala duten pertsonekin egiten du lan Zarauzko eta Zumaiko kiroldegietan eta bere lanari buruzko azalpenak eman zizkigun. Oso interesgarria izan zen.
Arratsaldean kiroldegian elkartu ginen, denok mozorrotuta. Lehendabizi talde bakoitzak dantza bat egin genuen eta gero 6. mailakoek antolatutako jolasetan ibili ginen. Festa amaitzeko, guraso elkartekoek txokolate beroa eta bizkotxoak banatu zizkiguten.
kaixo!
Oraingo honetan bi liburuak segidan etorri zitzaizkigun. Landerrek “GRUFALOA” ekarri zuen, istorio entretenigarria iruditu zitzaigun eta Grufalo pertsonaia bitxia ezagutu genuen bertan.
Erinek berriz, beste era bateko istorioa ekarri zigun. Miren Amurizak idatzitako “Super H” hontz zuriaren lurraldean izeneko liburua hain zuzen ere. Liburu honen bitartez Super H elkartea gaixotasun arraro eta onkologikoak dituzten haurrak ikertzeko sortu zela jakin genuen. Gaixotasuna ere bizitzaren alderdi bat da eta ipuina aitzaki bat izan zen gai honi buruz mintzatzeko. Eskerrik asko Lander eta Erin !!!
Iepa!
Dagoeneko proiektu berri batean sartuta gaude buru-belarri. “Jaiotza” da hain zuzen ere gure proiektu berria eta gelakideek hasi dira ekartzen ekografiak, amaren haurdunaldiko argazkiak, jaioberritakoak… Gizakien jaiotzaz gain, abereenak ere landuko ditugu. Aurreko egunean hurbildu zitzaigun Elisabet, Eriken ama, eta albaitaria denez, primeran azaldu zigun power-point baten bidez ugaztunen eta hegaztien haurdunaldiak eta jaiotzak. Hemen ikus dezakezue azalpenak ematen ari zitzaigunean.
Jarek ere ekarri digu liburu polit bat etxetik: “Gulliver Liliputen”. Nahiz eta batzuk istorioa ezagutu aurretik, oso gustura egon ziren entzuten Jarek eta Begok irakurtzen zutena. Jarraitu egunero irakurtzen Jare, asko aurreratzen ari zara!
Eskerrik asko Jare, zure liburua gurekin partekatzeagatik!
Bukatu dira gabonetako oporrak! Baina buelta arinagoa egin zitzaigun izan genuen sorpresari esker. Peruren ama, Ainere, gelara etorri zitzaigun eta elkarrizketa polita izan genuen berarekin. Ipuin bat ere ekarri zuen: “Lehen gizakiak”, eta ipuin kontalari aparta dela erakutsi zigun. Aupa Ainere!
Izadik aukeratu zuen liburua “Olentzero” izan zen. Gabonetako oporrak baino lehen ekarri zuen eta denok Olentzeroren zain geundenez, oso gustura hartu genuen bere ipuina. Berak nahi izan zuen liburua irakurri, eta baita egin ere! Oso ondo Izadi! Asko aurreratu duzu irakurketan!
Eskerrik asko Izadi, zure liburua gurekin partekatzeagatik!