2020-2021

Lehen ebaluazioa bukatu da!!

 

Kaixo familiak!

Ti-ta batean iritsi zaigu lehenengo hiruhilekoaren amaiera! Egokitzea eta martxan hastea pixka bat kosta zitzaigun arren, lan asko egin dugu! 

Bi proiekturekin aritu gara lanean;  jaiotza proiektua eta lanbideak.  

Jaiotza proiektuan jaiotza desberdinak ikusi eta aztertu ditugu. Gurasoei esker, ikasle bakoitzaren jaiotzaren berri izan dugu eta ikasleek ere gustora partekatu dute informazio hori guztia gelan. 

Animalia desberdinen jaiotzak aztertu ditugu; nondik jaiotzen diren, bakoitzaren gestazio denbora..

Gelako laguntxo batzuei esker, txita batzuen jaiotza ikusteko aukera izan dugu ZUZENEAN! Mila esker gurekin partekatzeagatik! 

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:f:/g/personal/mirenartetxe_irakasle_eus/El4CXJYYo0RJt2_KdnokVHIB7Q3qrV2kpmDjUU9eCfBsqQ?e=TmfG6c

 

 

 

Oso langile ibili gara; ipuina idazten, jaiotzako marrazkiak egiten, animaliak aztertu eta marrazki ederrak sortzen…

Txoko zuria ere ipuin eta irudi interesgarriz hornitu genuen!

 

 

 

 

 

 

 

Emozioei garrantzi handia eman diegu eta hori dela eta “koloretako munstroa” ipuina landu dugu. Honekin batera jarduera batzuk egin ditugu; horien artean norberaren emozioak adierazteko gelan ipini dugun mural bat.

 

Proiektuarekin lotuta, txango bat ere egin genuen! Zaldiari merienda ederra eman genion! A ze enpatxoa gaixoak!! 

 

Eguraldiak lagundu izan digun bitartean, ondoako zelaira joan izan gara marrazki ederrak egitera! 

 

Bigarren proiektuarekin ere oso gustura aritu gara. Aurten gurasoak ezin izan zarete gelara etorri zuen lanbideak azaltzera, baina zuen bideo, argazki eta informazio ekarpenez baliatuta, aurkezpen ederrak egin dituzte gelan. Mila esker zuen laguntzagatik! 

 

BESARKADA BAT!