Sin categoría

Back to English!

Hello kids!

Ondo pasatu al dituzue oporrak? Asko abestu eta dantzatu al duzue?

Ba aste honetan ere, horrela egingo dugu. Ia gustatzen zaizuen zuentzako prestatu dudana. Ziur baietz!

Gogoratzen nola jolasten genuen “Simon Says”? Ba, ia nola moldatzen zareten!

 

 

Urtaro berrian ere sartu gara. Zein da? SPRING! Udaberria!

Ba, aste honetan, urtaroak gogoratuko ditugu. Hemen abesti berri bat. 

 

 

Eta udaberrian euria eta eguzkia lagun, zer ikusten ditugu gure zelai eta mendietan? FLOWERS! Loreak!

Nahi al duzue zuen loreak egin? Ia nolako politak egiten dituzuen!

 

 

Have a good time!

Sin categoría

Easter is here!

Hello kids!

Aste Santuak iritsi dira, eta begira herrialde batzuetan zer egiten duten umeek arraultzekin, margotu, ezkutatu eta gero aurkitzen dituztenean…jan! 

Hemen istoriotxo bat:

eta hemen abestitxo bat abestu eta dantzan egiteko:

ondo pasa!

Sin categoría

Hello kids!

Hello everybody! How are you? Great?

Abestuko dugu? Hemen abesti berri batzuk ondo ondo pasatzeko, okay? Zaindu eta animo!

https://youtu.be/I83nbwruQS8
https://youtu.be/WV63aVMnyMA
Sin categoría

Let’s sing at home!

Hello family!

Aurtengo ikasturtean zehar, hainbat abesti abestu ditugu gure gelan. Abesti batzuk aurreko urtetan ikasitakoak izan dira; beste batzuk berriz, berriak.  Dena den, nahiz zahar, nahiz berri, guztiekin pila bat gozatu dugu. Beraz, etxean egon behar garen egun hauetan, aprobetxatu eta abestu eta dantzatu zuen umeekin. Have fun!

2019-2020

“JAIOTZA” PROIEKTOAREN AMAIERA

Kaixo!

Dagoeneko “Jaiotza” proiektoa amaitu dugu. Gaiarekin gustura jardun dugu eta informazio asko geureganatu dugu bai gizakiaren jaiotzari buruz eta baita hainbat animalien jaiotzei buruz ere. Talde bakoitzak animali baten inguruan horma-irudi bat egin dugu eta HH5eko gelakoei azaldu dizkiegu.

Orain proiekto berri batekin hasi gara buru-belarri, “Getariako historia”, hain zuzen ere. Ea zer moduz moldatzen garen !!!

2019-2020

INAUTERIAK

Joan den astean Inauteriak ospatu genituen. Asteartean eguneko zentrora joan ginen eta aiton-amonekin batera antifazak egiten ibili ginen. Bukatutakoan, bertako hormak apaindu genituen. Ondoren, “astonauta” dantzatu genuen beraientzat eta denok pozik gelditu ginen.


Ostiralean egun berezia izan genuen. Goizean Eneidari agurra egin genion, gurekin bere praktikaldia egin ondoren. Asko lagundu digu denbora honetan eta faltan botako dugu. Bakoitzak marrazki bat oparitu genion eta berak bere argazki batzuk erakutsi zizkigun. Aniztasun funtzionala duten pertsonekin egiten du lan Zarauzko eta Zumaiko kiroldegietan eta bere lanari buruzko azalpenak eman zizkigun. Oso interesgarria izan zen.

Arratsaldean kiroldegian elkartu ginen, denok mozorrotuta. Lehendabizi talde bakoitzak dantza bat egin genuen eta gero 6. mailakoek antolatutako jolasetan ibili ginen. Festa amaitzeko, guraso elkartekoek txokolate beroa eta bizkotxoak banatu zizkiguten.

2019-2020

Hamargarren eta hamaikagarren liburu ibiltariak

kaixo!

Oraingo honetan bi liburuak segidan etorri zitzaizkigun.  Landerrek “GRUFALOA” ekarri zuen, istorio entretenigarria iruditu zitzaigun eta Grufalo pertsonaia bitxia ezagutu genuen bertan.

Erinek berriz, beste era bateko istorioa ekarri zigun. Miren Amurizak idatzitako “Super H” hontz zuriaren lurraldean izeneko liburua hain zuzen ere. Liburu honen bitartez Super H elkartea gaixotasun arraro eta onkologikoak dituzten haurrak ikertzeko sortu zela jakin genuen. Gaixotasuna ere bizitzaren alderdi bat da eta ipuina aitzaki bat izan zen gai honi buruz mintzatzeko.                                                                                                                                                                                                                                                                                                  Eskerrik asko Lander eta Erin !!!

2019-2020

“JAIOTZA” PROIEKTUAREKIN HASI GARA

Iepa!

Dagoeneko proiektu berri batean sartuta gaude buru-belarri. “Jaiotza” da hain zuzen ere gure proiektu berria eta gelakideek hasi dira ekartzen ekografiak, amaren haurdunaldiko argazkiak, jaioberritakoak… Gizakien jaiotzaz gain, abereenak ere landuko ditugu. Aurreko egunean hurbildu zitzaigun Elisabet, Eriken ama, eta albaitaria denez, primeran azaldu zigun power-point baten bidez ugaztunen eta hegaztien haurdunaldiak eta jaiotzak. Hemen ikus dezakezue azalpenak ematen ari zitzaigunean.

 

2019-2020

BEDERATZIGARREN LIBURU IBILTARIA

Jarek ere ekarri digu liburu polit bat etxetik: “Gulliver Liliputen”. Nahiz eta batzuk istorioa ezagutu aurretik, oso gustura egon ziren entzuten Jarek eta Begok irakurtzen zutena. Jarraitu egunero irakurtzen Jare, asko aurreratzen ari zara!                                                                       

Eskerrik asko Jare, zure liburua gurekin partekatzeagatik!

2019-2020

IPUIN KONTALARIA

Bukatu dira gabonetako oporrak! Baina buelta arinagoa egin zitzaigun izan genuen sorpresari esker. Peruren ama, Ainere, gelara etorri zitzaigun eta elkarrizketa polita izan genuen berarekin. Ipuin bat ere ekarri zuen: “Lehen gizakiak”, eta ipuin kontalari aparta dela erakutsi zigun. Aupa Ainere!