2020-2021

3,2,1… ESPAZIORA!

Kaixo!

Bukatu dugu bigarren hiruhilekoaren lehenengo proiektua : “Unibertsoa” . Ikaragarri gustura ibili gara eta agerian geratu da gai erakargarriak izan direla.

Etxetik ekarritako liburuekin nahiz eskolako liburuen bidez informazio asko lortu dugu eta hainbat gai landu ditugu: planetak, sateliteak, izarrak, konstelazioak, astronautak…

Bakoitzak txosten bat sortu dugu, non testu mota desberdinak landu ditugun: azalpen testuak, instrukzio testua, berria…. Arte Hezkuntza ez dugu alde batera uzten eta esku-lanak egiten ere jardun gara, eta nola gainera!  Espaziontzia, konstelazioak, horma-irudiak… Hemen argazkiak

HH5 gelakoek ere “Unibertsoa” proiektua landu dute. Urko eta Anuk bikien aitak egindako maketa bat utzi digute. Pila bat gustatu zaigu! Planetak mugitu egiten dira eta izarrak argiekin pizten dira. Mila mila esker!

Kartoia eta tenperak hartuta, astronauta bat margotu dugu. Ondoren, photocall bat antolatu  eta denok astronautaren rola hartu dugu. Dibertigarria izan da! 

ICARO, Brasil-dik etorritako gelakide berria ere argazkian jarri da. Mutil jatorra da eta denok gaude oso gustura berarekin. Hauxe da Icaro

                             

 

Hemen duzue Ene Kantak, “planetak ikastera” gelan landutako abestiaren linka

https://www.youtube.com/watch?v=K8Is0y4ermg      

 

HURRENGORA ARTE!!!!!