2020-2021·Sin categoría

MATER – ZERO ZABOR

Kaixo!

Atzo goizean Mater itsasontziko Izaskun etorri zen gure gelara eta «Zero zabor» tailerra landu genuen. Hasiera batean, Izaskunek esan zigun Pasaian dagoen Mater itsasontzia jatorriz Getariakoa dela. Lehen arrantzarako erabiltzen zuten eta gaur egun bertan lan egiten dutenek erakusketak eta tailerrak antolatzen dituzte .

Hemen ikusten dugu Izaskun eta argazkian Mater itsasontzia.

Bideo zein ipuinez baliatuta, itsasoko kutsadurari buruz jardun genuen eta hausnarketa interesgarriak egin genituen.

                        

       

 

 

 

 

 

Plastikoaren erabilera murriztu behar dugula komentatu genuen eta harrituta geratu ginen Izaskunek esan zigunean astean txartel bat adina mikroplastiko jaten dugula.

  • Eta zuek zer egiten duzue plastikorik ez erabiltzeko?  Galdetu zigun. 
  • Guk botila berrerabilgarriak erabiltzen ditugu eta hamaiketakoa tupperretan ekartzen dugu eskolara. Erosketak egiterakoan ere, geure poltsak eramaten ditugu.
  • Primeran ari zarete!! 

Tailerra bukatutakoan, Materrek uztailan egingo duen ibilbidea erakutsi zigun. Getarian dagoenean gerturatuko gara, bai!