2020-2021

Baratzea balkoian

Jakiteko zenbat lorontzi behar genituen, balkoia neurtu behar izan genuen. 

Lorontziak substratuarekin bete genituenean, landaketari ekin genion. Hiru motako letxugak, gerezi-tomateak, azenarioak, loreak… Lorontzi bakoitza taldekideek adostutako osagaiez bete genuen.

 

 

 

 

2020-2021

KAIXO MUSTO

Iepa!

Atzo goizean «baratzea balkoian» tailerra burutu genuen KAIXO MUSTOko Anjel eta Ani bere laguntzailearekin.

Hasiera batean power point bat ikusi genuen gelan. Balkoian barazkiak landatzearen onurak azaldu zizkigun (zer landatu, noiz…) eta substratua nola egin argitu zigun

 

       

 

Gaiarekin lotutako hainbat liburu ekarri zizkigun. Liburu bat berak idatzitakoa zen!!!

Power-pointa ikusi ondoren, atarira irten ginen. Lorontziak jaitsi eta substratua prestatzen jardun genuen.

 

Lorontziak substratuarekin bete genituenean, landaketari ekin genion. Hiru motako letxugak, gerezi-tomateak, azenarioak, loreak… Lorontzi bakoitza taldekideek adostutako osagaiez bete genuen.

Asko ikasiz gain, oso ondo pasa genuen. Eskerrik asko Anjel eta Ani eta hurrengo bat arte!!!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2020-2021·Sailkatu gabea

HAUR HEZKUNTZAKO JOLASTOKI BERRIA EZAGUTZEN

Kaixo!

Gaur goiz berezia izan dugu. Aspalditik nahi genuen patio berrira jaitsi, eta gaur iritsi da eguna. Gaztelania arloan txoriak landu ditugu eta gaiari amaiera emateko, txorien jan-toki bat prestatu dugu. Zuhaitz batean zintzilikatzea erabaki dugu, horrela gure lehioetatik ikusiko ditugu txoriak jatera hurbiltzen direnean.

Jolastokiko hainbat espazioetan gozatu dugu. Begira argazkiak!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Eta hemen ikus dezakezue txorien jan-tokia.

Nahi al duzue egin bat zuen etxean? Hemen duzue youtubeko esteka. Orain oporrak datozela eta denbora libre asko izango duzuela, animatu!!

https://youtu.be/nFYm39CMQ2s

Aste Santuko oporrak disfrutatu eta indarrak hartu azken txanparako!!!

2020-2021

3,2,1… ESPAZIORA!

Kaixo!

Bukatu dugu bigarren hiruhilekoaren lehenengo proiektua : «Unibertsoa» . Ikaragarri gustura ibili gara eta agerian geratu da gai erakargarriak izan direla.

Etxetik ekarritako liburuekin nahiz eskolako liburuen bidez informazio asko lortu dugu eta hainbat gai landu ditugu: planetak, sateliteak, izarrak, konstelazioak, astronautak…

Bakoitzak txosten bat sortu dugu, non testu mota desberdinak landu ditugun: azalpen testuak, instrukzio testua, berria…. Arte Hezkuntza ez dugu alde batera uzten eta esku-lanak egiten ere jardun gara, eta nola gainera!  Espaziontzia, konstelazioak, horma-irudiak… Hemen argazkiak

HH5 gelakoek ere «Unibertsoa» proiektua landu dute. Urko eta Anuk bikien aitak egindako maketa bat utzi digute. Pila bat gustatu zaigu! Planetak mugitu egiten dira eta izarrak argiekin pizten dira. Mila mila esker!

Kartoia eta tenperak hartuta, astronauta bat margotu dugu. Ondoren, photocall bat antolatu  eta denok astronautaren rola hartu dugu. Dibertigarria izan da! 

ICARO, Brasil-dik etorritako gelakide berria ere argazkian jarri da. Mutil jatorra da eta denok gaude oso gustura berarekin. Hauxe da Icaro

                             

 

Hemen duzue Ene Kantak, «planetak ikastera» gelan landutako abestiaren linka

https://www.youtube.com/watch?v=K8Is0y4ermg      

 

HURRENGORA ARTE!!!!!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2020-2021

GABON ATARIAN

Kaixo!
«Gipuzkoako historia ipuinen bidez» proiektua bukatu dugu. Gustura ibili gara ipuinetan murgilduta , irakasleak kontatutakoetan zein pantaila digitalean ikusitakoetan. Geologia arotik hasita gaur egun arte Gipuzkoako gertaera historiko aipagarrienak ikusi ditugu eta hainbat jarduera burutu ditugu : ipuinak asmatu, denboraren lerroa osatu, esku-lanak egin…
Ikusi hemen nola egin genituen fosilak

 

 

 

Ipuin bakoitzarekin lotutako objetu edo irudi adierazgarri bat aukeratu genuen ( harriak geologi aroan, geziak historiaurrean, trena industrializazioan ….) eta guztiekin talde bakoitzak bere «denboraren kutxa» osatu dugu. Gaur bukatu dugu lana eta harro geunden egindako lanarekin.

 

 

 

Bihar txistorra jango dugu Santo Tomas ospatzeko, Gabonetako abestiak abestuko ditugu aretoan lehenengo mailakoekin batera, pelikula bat ikusi, pixka bat jolastu eta….. OPORRAK!!

Ondo bukatu urtea eta ea 2021. urteak berri onak ekartzen dizkigun!!!!!!

2020-2021

Euskararen Eguna

Kaixo lagunok!

Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Primeran ibili ginen abesten eta dantza egiten!! 

Giroa gitarra, bateria eta trikitiaren laguntzaz berotu genuen. Hona hemen prestatu dugun bideoa, espero dugu zuen gustukoa izatea!! Eta gogoratu EUSKARAZ…GEHIAGO, GEHIAGOREKIN ETA  GEHIAGOTAN!

Egin klik loturaren gainean bideoa ikusteko

2020-2021

IKASTURTE BEREZIA

Kaixo familiak!

Dagoeneko ia bi hilabete pasa dira eskolan hasi ginenetik. Aurtengoa ikasturte berezia da baina hala ere oso ondo moldatzen ari gara. Hasieran arau eta protokolo berriak landu genituen eta irakasleek diotenez oso ondo gabiltza.

Urriaren erdialdean sorpresa ederra izan genuen. Asko garenez, Oiana etorri da kurtso osoan zehar gure gelan egoteko. Gainera, Nerea ere etorri da praktikaldia egitera eta oso pozik gaude.

Egoera berezia bada ere, gelako egunerokotasuna ez da gehiegi aldatu. Taldean lan egiten jarraitzen dugu eta bakoitzak bere ardura du. Musukoak jantzita egoten gara denbora osoan eta bakoitzak bere ur botila, estutxea… izaten ditu alboan.

Momentu honetan ARRAINEN PROIEKTUA lantzen ari gara eta urriaren 15ean kofradian izan ginen. Bertako lehendakariak, Emeteriok, azalpen interesgarriak eman zizkigun eta bertako espazio ezberdinak ikusteko aukera eskaini zigun. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aste honetan bisita berezia izan dugu gelan. Urritza arraina egon da gure artean bi egunez eta denon artean zaindu dugu. Eskerrak eman nahi dizkiogu Laia Zubillagaren familiari aukera emateagatik.

Urritza arraina

Lanean jarraituko dugu eta izango duzue gure berri.

Ondo izan.