2018-2019

2.MAILAKO SUKALDARIAK

Kaixo!!!!!

Azken asteetan, gelan, errezetak landu ditugu eta gelan horietako batzuk egin ditugu.

Horretan geundela, gelara gonbidapen bat iritsi zitzaigun. Gelako baten gurasoak (Urtzi eta Oihane) gelara etorri ziren eta beraien tabernara joateko aukera eman ziguten errezeta batzuk prestatzera.

Azken astean hara joan ginen eta hiru errezeta desberdin prestatu genituen: gailetak, batidoa eta izozkia. Goxo-goxoa zegoen dena.

PRIMERAN PASA GENUEN!!!!

MILA ESKER

2018-2019

ZIRKUA PRESTATZEN

Atzo, gure gelan, guraso baten bisita izan genuen, Ander. Izan ere, zirku bat prestatzen ari gara eta berak materiala duenez, eta ekintza desberdinak egiten dakienez, gurekin partekatzera etorri zen.

Materiala ikusi genuen (batzuk ezagutzen ez genituenak), horiekin jolastu eta gure zirkurako ideak hartu ere bai. Anderrek ekarritako materiala nola erabiltzen zen azaldu zigun eta guk hobeto ikusteko, erakustaldiak egin zizkigun. Zoragarria izan zen hori ikustea.

Primeran pasatu genuen, hona hemen argazki batzuk.

ANDER, MILA ESKER GUREKIN DAKIZUNA PARTEKATZEAGATIK!

     

 

 

2018-2019

LIBURUTEGI BERRIA!!

Astelehenean eskolara iritsi eta liburutegi berria ikusi genuen, oso polita. Irakurtzeko txoko goxoa eta atsegina da.

Ostegunetan, lehen saioan, irakurketa librea izaten dugu eta atzo liburutegi berrian irakurtzen aritu ginen. Gustora egon ginen!