2019-2020

Spring is here!

Hello everybody!

Ondo pasatu al dituzue oporrak?

Ba, hemen nator ongi pasatzen jarraitzeko ideia batzuekin. Zer iruditzen? Ondo, ezta?

Badakit oso ongi dakizuela 1etik 20ra zenbatzen, baina 20tik 1era? eta dantzatzen? Animo!

 

 

Dagoenekoz udaberrian sartu gara eta abesteko eta dantzatzeko momentu ezin hobea da, ezta?

Gogoratzen SPRING, SUMMER, FALL and WINTER? Udaberria, udara, udazkena eta negua?

Ba hemen abestia abesteko eta dantzatzeko!

 

 

Eta orain, mural bat egiten badugu gure etxeko paretak apaintzeko?

Ia nolako urtaro politak egiten dituzuen! Ondo ondo pasa!

 

 

See you!

 

 

 

 

2019-2020

BALENTZIAGAREN PARE MUSEOAN

Martxoaren 10ean Balentziaga museoan izan ginen LH 2. mailak.

Hasierako azalpenak entzun ondoren museoan murgildu ginen han zeuden altxorrak arakatzeko asmoarekin. Gainera hauetako batzuk gure esku artean izan genituen gure gozamenerako.

 

Museo bisitaldia amaitu eta gero, gure diseinuak egiteko aukera  izan genuen. Balentziagan lanak eredu izanda gureari ekin genion…

 

 

 

 

 

 

 

Hementxe gure artisten diseinu bikainak. Oso gustura jardun ziren lanean.

Hurrengo bisita noiz izango den zain gelditzen gara.

2019-2020

GURE GELA APAIN DEZAGUN

Gipuzkoako historia lantzen egon gara otsailan zehar. Asko ikasi dugu garai historiko ezberdinen inguruan eta oso gustura aritu gara lanean. Ipuin ederrak entzun, ikusi eta sortu ditugu honen inguruan.

 

Iritsi da proiektu berrian murgiltzeko unea.

Oraingoan gela apaintzeari ekingo diogu eta landareen inguruan jardungo dugu. Honekin batera hainbat gauza landuko ditugu: paisaia motak, klima ezberdinak…eta etxerako sorpresatxoren bat egongo da ere!!

2019-2020

DANBOR HOTSAK

Astelehenean, hilaren 20an, eguneko zentrora joan ginen LH2B gelakoak. San Sebastián eguna aitzakitzat hartuta eta gelan entsegu batzuk egin ondoren, arratsaldean bertako erabiltzaile eta begiraleekin danborrada ospatu genuen.

Haiek ere gustura aritu ziren eskolatik eramandako danborrak joaz. Gainera, gelan txanoak prestatu genituen eta opari eman genizkien beraiei ere.

Eskerrik asko berriro ere zuen atea zabaltzeagatik eta hurrengo bat arte!

2019-2020

TXAPA GORA-TXAPA BEHERA

Dakizuen bezala, gaur gauean pilota partida izango da Getariko pilotalekuan eta asteartean pelotariekin egoteko aukera izan genuen.

Beraien lanak amaitu ondoren, tartetxo bat eskaini ziguten eta beraien sinadurak biltzeko aukera izan genuen. Albisu eta Artola  egon ziren txikienekin eta onena opa diegu gaurko partidarako.

 

 

 

 

 

 

 

Harmailak ere prest daude dagoeneko eta hau esatea besterik ez zaigu geratzen: ESKERRIK ASKO ETA ONENAK IRABAZ DEZALA!!!

 

2019-2020

«Musika modu berezian»

Atzo arratsaldean etorri ziren Mireia gure lankidearen alaba eta laguna, Orokieta Herri Eskolatik soinuaren inguruan egin duten lana aurkeztera.

 

 

 

 

 

 

 

Azalpentxo batzuk eman ondoren praktikan ipini genuen beraiek ikasitakoa: programaketa bidez eta ur edalontziak erabiliz pianoaren notak entzun genituen.

Orokietako ikasleen bisita

Amaieran, ikasleek ere aukera izan zuten probatzeko.

Mila esker bikote zuen bisitarengatik!!

 

2019-2020

«Instrumentuekin jolasean»

Lengo astean Malen Troitiñoren ama etorri zen gelara eta instrumentu batzuk ekarri zituen.

Hasieran isiltasuna eta zarata landu genuen.

Ondoren, berak ekarritako zenbait instrumentu erakutsi zizkigun.

Instrumentu bakoitza dagokion familian kokatu genuen eta oso ondo moldatu ginen.

Soinuaren zenbait ezaugarri azaldu zituen eta ondoren, instrumentuak jotzeko aukera izan genuen.

Oso gustura egon ginen eta primeran pasatu genuen.

Eskerrik asko!!!