2020-2021

GABON ATARIAN

Kaixo!
“Gipuzkoako historia ipuinen bidez” proiektua bukatu dugu. Gustura ibili gara ipuinetan murgilduta , irakasleak kontatutakoetan zein pantaila digitalean ikusitakoetan. Geologia arotik hasita gaur egun arte Gipuzkoako gertaera historiko aipagarrienak ikusi ditugu eta hainbat jarduera burutu ditugu : ipuinak asmatu, denboraren lerroa osatu, esku-lanak egin…
Ikusi hemen nola egin genituen fosilak

 

 

 

Ipuin bakoitzarekin lotutako objetu edo irudi adierazgarri bat aukeratu genuen ( harriak geologi aroan, geziak historiaurrean, trena industrializazioan ….) eta guztiekin talde bakoitzak bere “denboraren kutxa” osatu dugu. Gaur bukatu dugu lana eta harro geunden egindako lanarekin.

 

 

 

Bihar txistorra jango dugu Santo Tomas ospatzeko, Gabonetako abestiak abestuko ditugu aretoan lehenengo mailakoekin batera, pelikula bat ikusi, pixka bat jolastu eta….. OPORRAK!!

Ondo bukatu urtea eta ea 2021. urteak berri onak ekartzen dizkigun!!!!!!

2020-2021

IKASTURTE BEREZIA

Kaixo familiak!

Dagoeneko ia bi hilabete pasa dira eskolan hasi ginenetik. Aurtengoa ikasturte berezia da baina hala ere oso ondo moldatzen ari gara. Hasieran arau eta protokolo berriak landu genituen eta irakasleek diotenez oso ondo gabiltza.

Urriaren erdialdean sorpresa ederra izan genuen. Asko garenez, Oiana etorri da kurtso osoan zehar gure gelan egoteko. Gainera, Nerea ere etorri da praktikaldia egitera eta oso pozik gaude.

Egoera berezia bada ere, gelako egunerokotasuna ez da gehiegi aldatu. Taldean lan egiten jarraitzen dugu eta bakoitzak bere ardura du. Musukoak jantzita egoten gara denbora osoan eta bakoitzak bere ur botila, estutxea… izaten ditu alboan.

Momentu honetan ARRAINEN PROIEKTUA lantzen ari gara eta urriaren 15ean kofradian izan ginen. Bertako lehendakariak, Emeteriok, azalpen interesgarriak eman zizkigun eta bertako espazio ezberdinak ikusteko aukera eskaini zigun. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aste honetan bisita berezia izan dugu gelan. Urritza arraina egon da gure artean bi egunez eta denon artean zaindu dugu. Eskerrak eman nahi dizkiogu Laia Zubillagaren familiari aukera emateagatik.

Urritza arraina

Lanean jarraituko dugu eta izango duzue gure berri.

Ondo izan.