2020-2021

ONGI ETORRI ESKOLAKO BARATZERA

Kaixo, denoi! Ikasturtea indar handiz hasi dugu eta pixkanaka gure baratzeko lurrak astintzen hasiak gara. Gogo eta ilusio handiz ari gara, lurrarekin esperimentatzen, barazkiak landatzen eta gauza asko ikasten. Beraz, datozen asteetan egiten ditugun ekintzak blogean jarriko ditugu, ikasitakoa guztiekin konpartitzeko. Gozatu!!