Kaixo:
Aste honetan lh3Bkoak Guraso elkarteak antolatuta Irristaketa ikastaroa izan dugu. Benetan ederki pasa dugu, jolas ugari egin ditugu eta pila ikasi dugu.
Hemen argazkitxo batzuk:
Kaixo:
Aste honetan lh3Bkoak Guraso elkarteak antolatuta Irristaketa ikastaroa izan dugu. Benetan ederki pasa dugu, jolas ugari egin ditugu eta pila ikasi dugu.
Hemen argazkitxo batzuk:
Kaixo:
Lehengo ostiralean, otsailaren 15ean, 4.mailako Oskar eta Kimberlik Agerre Berrira gonbidatu ziguten. Bertan, bere amak, Keniak, pazientzi handiarekin baserriko txoko guztiak erakutsi zizkigun: Behiak eta txahalak, txakurrak eta txakurkumeak, ardiak eta arkumetxoak eta gazta nola egiten den ere esplikatu zigun.
Gehien gustatu zitzaigun arkumetxoak besoetan edukitzea eta txakurrekin jolastea. Han genbiltzan bitartean ere arkumeei biberoia nola ematen dieten ikusi genuen.
Bukatzeko gazta ere jan genuen, UMMM ZE GOXOA!!!!.
Mila esker Kenia, Oskar eta Kimberli gonbidatzeagatik. Egun paregabea pasa genuen.
GABON ZORIONTSUAK eta 2019.URTE OPAROA IZAN DEZAZUELA!!!
¡¡¡FELICES NAVIDADES y PROSPERO AÑO 2019!!!
Gizarte arloan, azken asteetan, Herria lantzen aritu gara. Beste jardueren artean, udaletxean izan ginen abenduaren 11n. Alkatearekin hainbat kontutaz hitz egin genuen: gauza askotaz enteratu ginen, udalak herrian egindako hobekuntzak eskertu genizkion eta baita eskaera batzuk egin ere.
Gizarte arloan “Herrian elkarrekin bizitzen” gaia lantzen ari garenez, azaroaren 30ean ertzainen bisita izan genuen. Bide heziketaren inguruan aritu ziren. Hainbat gomendio, debeku … jaso genituen: adibidez, garbi geratu zitzaigun bizikletan kaskorik gabe ezin dugula ibili. Hainbat zalantza ere argitu zizkiguten. Azkenik, beraien furgoneta ikustera gonbidatu ziguten, non egiten duten lana erakusteko. Sirena eta argiak ere martxan jarri zituzten!!!
Urriaren 10ean 3. eta 5. mailako ikasleak Akerregi Txikira joan ginen txakolina nola egiten den ikustera eta mostoa dastatzera. Bertako arduradunak azalpen argiak eman zizkigun eta amaieran mostoa edatera gonbidatu zigun. Earra benetan!!! Natural-naturala!!!
Baina ez zen horretan bukatu gure bisita: A ze sorpresa!!! Hamaiketakoa ere zain genuen ondoko gelan!!!
Eskerrak LASALDEkoei halako tratu ona emateagatik!!!