Kaixo:
Aurten Inauteriak zeharo ezberdinak izan dira, baina ederki pasa dugu. Lehendabizi dantza egin genuen gero jolasak eta azkenik boiloa eta txokolatina jan genuen.
Hemen dantzak:
Ea gustatzen zaizkizuen.
Kaixo:
Aurten Inauteriak zeharo ezberdinak izan dira, baina ederki pasa dugu. Lehendabizi dantza egin genuen gero jolasak eta azkenik boiloa eta txokolatina jan genuen.
Hemen dantzak:
Ea gustatzen zaizkizuen.
Ekosistema proiektua lantzen ari ginela eta Getarian “Kaixo Musto” tailerra baliatuz, eguneko irteera egin genuen.
Goizean Gaztetape hondartzan aritu ginen eta arratsaldean bere lokalean esperimentuak egiten. Asko ikasi genuen eta gustura ibili ginen.
Hemen egindakoaren argazki batzuk.
Kaixo lagunok!
Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Primeran ibili ginen abesten eta dantza egiten!!
Giroa gitarra, bateria eta trikitiaren laguntzaz berotu genuen. Hona hemen prestatu dugun bideoa, espero dugu zuen gustukoa izatea!! Eta gogoratu EUSKARAZ…GEHIAGO, GEHIAGOREKIN ETA GEHIAGOTAN!
Kaixo:
Urriaren 30ean eguraldia lagun, klasea aire librean egitera animatu ginen:
Gero eskuak ondo desinfektatuz!
Hemen argazkiak. Ikusten duzuen bezala ederki pasatu genuen.
Kaixo, denoi! Ikasturtea indar handiz hasi dugu eta pixkanaka gure baratzeko lurrak astintzen hasiak gara. Gogo eta ilusio handiz ari gara, lurrarekin esperimentatzen, barazkiak landatzen eta gauza asko ikasten. Beraz, datozen asteetan egiten ditugun ekintzak blogean jarriko ditugu, ikasitakoa guztiekin konpartitzeko. Gozatu!!