2021-2022

LASTUR

Dakizuen bezala, Lasturren pasa genituen bi egun, maiatzaren 5etik 6ra.

Izugarri ondo pasa genuen. Ederki lokaztuta ibili ginen, hori bai!( Ikusi zenuten gurasoek nola itzuli ziren gure maleta eta motxiletako gauzak…)

Esperientzia paregabeak izan genituen kobazuloan, zaldiekin, mendi irteeran orientatzen ikasiz…

Gaueko festan ere gozatu genuen, noski. Eta geletako saltsan ere bai!

Hemen ikus ditzakezue argazki batzuek:

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:f:/g/personal/anemurua_irakasle_eus/ErQrmFa5uzNCnNRxV8bDnpQB1-Cs0uZYVHKITMJIO_cIQw?e=T2Dsay

 

 

 

 

2021-2022

LIBURUAREN ASTEA

Idazle ezagunarekin, Igerabiderekin, egon ondoren, gure arteko hainbat ekintza egiten jarraitu genuen liburuaren astean.

Asteartean irakasleen ipuin irakurketaz gozatu genuen. Irakasleek proposatutakoen artean ikasleek bat aukeratu eta txoko desberdinetan banatu ginen 4., 5. eta 6. mailako ikasleak elkarturik. Gustuko ekintza izan zen denentzat!

Astean zehar talde bakoitza beste geletara joan ginen ahozko kontakizunak, ahokorapiloak, esaera zaharra, asmakizunak, txisteak eta olerkiak eskeintzera. LH4A taldea 5. mailakoengana joan ginen eta LH4B taldea berriz, 4 urtekoengana. Ederki ibili ginen hitzekin jolasean: entzuleek gogoz hartu zuten parte eta guk ere bai, geure onena eskeiniz.

Osteguna eta ostirala eskolaz kanpo, Lasturren, izan ginenez 2. ziklokoak, aste honetan jarraitu dugu  ekintzekin, eta oraingoan 3. mailakoak etorri zaizkigu 4.ekoengana. Emanaldi oso politak izan dira eta primeran pasa dugu!

Gure geletako ikasle batzuek HHko anai arreba txikien geletara ere joan dira ipuinak kontatzera.

Beraz, denetarik egin dugu, eta jarraituko dugu urtean zehar ere irakurketaz gozatzen.

 

 

2021-2022

Juan Kruz Igerabide Eskolan

Liburuaren asteari hasiera emateko  arratsalde polita pasa genuen astelehenean : Juan Kruz Igerabideren bixita izan genuen 4. mailakoek!

Aurretik bere hainbat liburu, ipuin, igarkizun, poema eta abar irakurri genituen gustura gelan; baina bera zuzenean ezagutuz eta bere kontakizunak entzunaz izugarri gozatu dugu denok. Idazle bikaina zela bagenekien eta orain badakigu kontalari gisa ere zein ona den!

Bere liburuak irakurtzen jarraitzeko gogoa piztu eta handitu zaigu gainera!

2021-2022

EUREKA Zientzia Museoan

Egun ederra pasa dugu EUREKA zientzia museoan! Oso dibertigarria eta interesgarria iruditu zaigu.

Hasteko , bisita gidatua izan genuen museoko hainbat txokotan. Gero gure kaxa libre ibili ginen bertan.

Hamaiketakoa egin ondoren berriz, planetariumean lasai egon ginen, irudi eder eta interesgarriak ikusiz eta azalpenak entzunaz. Ezin aproposagoa, orain lantzen ari garen gaia- UNIBERTSOA- ulertu eta aberasteko!

Ondoko parkean lasai bazkaldu ondoren, aukera izan genuen berriz ere museoan ibiltzeko; baita ederki aprobetxatu ere!

Hara, hemen irudi batzuek:  

 

   

           

            

 

 

 
 
 

 

   

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Asko gustatu zaigu plana!

Laster kendu egingo omen dute museoa…A ze pena!

Aprobetxa kendu aurretik berriz joateko, MEREZI DU!!!

2021-2022

KLIKA, KLIKA, KLIKA! EUSKARAREN KORRIKA!

KLIKA, KLIKA, KLIKA! EUSKARAREN KORRIKA!

Horixe da  gure zikloko pankartarako aukeratu dugun leloa. Gustatzen?

Hemen ari gara, denak emanda, ostiraleko KORRIKA TXIKIA prestatzen: kanta, dantza, petoak, pankarta…

   

Ze ondo! Hiruhilekoari bukaera eta oporrei hasiera emateko plan ederra daukagu!

Dantzarako erabiliko dugun koreografia KUKAI dantza taldekoek prestatutakoa izango da. Hemen daukazue, entsaiatu nahi baduzue.

                                                                                 

 

 

2021-2022

GURE AURKEZPENAK

IZAKI BIZIDUNEN proiektuari amaiera emateko taldeka egindako lanak aurkeztu genituen gelan.

Talde bakoitzak familia bat landu zuen , bi edo hiru animalia aukeratuta. Informazioa word dokumentu batean bildu ondoren, Power Point-ak prestatu genituen animalia bakoitzarekin, gero gelakideei azaltzeko.

Oso gustuko lana izan genuen. Ordenagailua lanerako gero eta gehiago erabiltzen ari gara, gero eta gauza gehiago ikasten!

Bukatzeko, gelan aurkezpenak egitea ere polita izan zen…