2019-2020

Balenciaga museora bisita

Beste urte batez eskolatik gertu dugun Balenciaga museora joan gara. Jarduera ezberdinak egin ditugu Manexen laguntzarekin.

Hasteko jostunaren biografiaren berri eman digu.

Ondoren, koloreen jatorria eta sailkapena aztertu ditugu, ariketa praktiko bat eginez.

Eta, jantzien bilduma ikustera pasa gara, Manexen azalpenak entzun bitartean.

Gero, tailer praktikoa egin dugu. Lehenbizi tinte natural eta artifizialen arteko desberdintasuna azaldu digu. Hari txuri batzuk tindatu ditugu bi eratako tinteak erabiliz.

Azkenik, bakoitzak eskala kromatiko bat egin dugu, kolore ezberdinetako hariak erabiliz eta etxera eraman dugu.

Hemen kontatutakoa argazkietan ikus dezakezue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude