Hemen elkarren berri izateko gunetxo bat. Nahi dituzuen argazki eta bideo igo ditzazkezue besteok ikusteko.
ANIMO!!! eta eskerrik asko zuen ekarpenegatik.
Hemen zapaldu 4. maila
Hemen elkarren berri izateko gunetxo bat. Nahi dituzuen argazki eta bideo igo ditzazkezue besteok ikusteko.
ANIMO!!! eta eskerrik asko zuen ekarpenegatik.
Hemen zapaldu 4. maila
“Osasuna eta giza gorputza” proiektuarekin lotuta, otsailaren 4an eta 5ean Zarauzko Maxi Eroskira joan ginen tailer bat egitera.
Bertako Iratxe arduraduna lagun izan genuela, hainbat gauza landu genituen: elikagaien etiketak aztertzearen garrantzia, otordu orekatuak eta aurrekontu batera egokitutako erosketak egin …
Bukatzeko, hamaiketako ederra eta “sanoa” eskeini ziguten.
Poz-pozik irten ginen eskuan diploma bana genuelarik.
Beste urte batez eskolatik gertu dugun Balenciaga museora joan gara. Jarduera ezberdinak egin ditugu Manexen laguntzarekin.
Hasteko jostunaren biografiaren berri eman digu.
Ondoren, koloreen jatorria eta sailkapena aztertu ditugu, ariketa praktiko bat eginez.
Eta, jantzien bilduma ikustera pasa gara, Manexen azalpenak entzun bitartean.
Gero, tailer praktikoa egin dugu. Lehenbizi tinte natural eta artifizialen arteko desberdintasuna azaldu digu. Hari txuri batzuk tindatu ditugu bi eratako tinteak erabiliz.
Azkenik, bakoitzak eskala kromatiko bat egin dugu, kolore ezberdinetako hariak erabiliz eta etxera eraman dugu.
Hemen kontatutakoa argazkietan ikus dezakezue.
Kaixo:
Animalien proiektua lantzen ari ginela eta, Zisareko Aitziber arduraduna eskolara etorri zitzaigun iazko konpostako lagin batzuk erakustera.
Lehenbizi, xomorroak bereiztu genituen (armiarmak, zizareak, kukurutxak, txingurriak …).
Gero, sailkatzen jardun ginen.
Eta azkenik, mikroskopio digitalean ikusi genituen.
Hemen argazki batzuk nola aritu ginen ikus dezazuen.
Irailaren 16tik 20ra Malkorbe hondartzan piragua ikastaroa egin genuen. Eguraldia bikaina izan zen eta ederki pasa genuen ikasten eta jolasten. Bi begirale jatorren aholkuak jarraituz, piraguaren lehen hastapenak egin genituen. Prest gaude jarraipena emateko.
Hemen bizitutakoaren oroigarria.