Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Primeran ibili ginen abesten eta dantza egiten!!
Giroa gitarra, bateria eta trikitiaren laguntzaz berotu genuen. Hona hemen prestatu dugun bideoa, espero dugu zuen gustukoa izatea!! Eta gogoratu EUSKARAZ…GEHIAGO, GEHIAGOREKIN ETA GEHIAGOTAN!
Ekosistemalantzenibiligara, taldebakoitzakekosistemabataukeratu du eta horren inguruaninformazioabilduondoren maketa bategin du. Hemendituzuegaiabukatzekoeginditugu n proiektuen aurkezpenak.
Ekosistemako proiektuaren barruan, Malkorbeko hondartzara joan gara egiten zuen eguraldi ona aprobetxatuz. Bertan ikerketa batzuk eraman ditugu aurrera.
ALde batetik, Azter kostako materiala erabiliz, uraren kalitatearen inguruko neurketa batzuk egin ditugu (nitratoak, fosfatoak, oxigenoaren disoluzioa…). Eta bestetik gure kostaldean aurkitzen diren animali eta landareak (biozenosia) eta biotopoa aztertu ditugu. Horrez gain, gizakiak hondartzetan duen eragina ere ikusi dugu eta horren inguruko hausnarketa egin dugu.
Hondartza aztertu ostean ondo pasatzeko tartea hartu dugu eta inguruaz gozatu dugu.
Kofradia moilan dugu eta mila aldiz pasa gara han ingurutik baina oraingoan barrutik ezagutzeko aukera izan dugu, Emeterio Urrestiren eskutik. Kofradiako instalakuntzak, zati bakoitzean egiten diren lanak azaldu eta ikusteko aukera izan dugu.
Zorte handia izan genuen, gu iritsi aurretik itsasontziak iritzi zirelako eta molan mugimendua zegoelako. Itsasontziak ekarritako sardinaz betetako arrain kaxak ikusteko aukera izan genuen eta sare konpontzaileak ere lanean zebiltzan bisita orduan.
Asko ikasi dugu bisita honetatik eta herriko jarduera ekonomiko garrantzitsuenetako bat gehiago ezagutu dugu.
Aurten daukagun egoera dela eta ekintzak birmoldatzea tokatu zaigu. Donostiako belodromora joatea posible ez zenez, zinemaldia ekarri dugu eskolara!
Zinemaldiaren eskutik , Harrapatu bandera animazioko film luzea ikusi dugu aurten. Film honetako protagonista Mike izeneko 12 urteko mutikoa da, astronauta baten seme eta iloba. Helburu garbi bat dauka Mikek, Apollo 11 misioko ontziak ilargian ipinitako bandera hartzea eta abentura ugari izango ditu bidean.
Filma 6 eta 11 urte bitarteko neska mutilentzat gomendatua dago, eta ikasleak gustura aritu dira hau ikusten, entretenigarria izan da.
Eroski eta Basque Culinary-ren eskutik eskeintzen den Ikasgelako “Chef-a” tailerrean hartu dute parte gure LH5B-ko ikasleak Zarautzeko maxi Eroskin.
Tailer honen barruan, modu osasungarrian jateko eta ezer ere ez xahutzeko erosketa nola egin ikasi dute gure “chef-ak” gaurkoan. Horretarako, prestatu behar den menuaren osagaiak zerrendatu ditugu lehenik eta behin, eta behin zerrenda eskuan genuela erostera abiatu gara. Basque Culinary-ko sukaldarien laguntzarekin, hiru ezaugarri nagusietan oinarritu gara produktuak aukeratzerakoan: bertakoak edo gertukoak izatea, sasoikoak izatea eta ea horien barruan eskeintzaren bat topatzen genuen prezio aldetik.
Osagaien zerrenda egitenErosketak egitenErosketak egiten
Behar ditugun osagaiak erosi eta gero, garrantzi-garrantzitsua eskuak garbitzera sukaldatzen hasi aurretik. Behin dena prest edukita, sukaldariei laguntzeko prestatzen hasi gara mantala eta guzti. Aukeratutako barazkiak zuritzen aritu dira gure sukaldari txikiak, pintxe lanetan.
Tipularekin negar pixkat egin ostean, barazkiak zuritzen amaituta, mahaia garbitu eta postrea egiten hasi ginen… Ardi esnearekin prestatutako mami ederra!
Postrea bukatuta, mahaia prestatu eta gaurko menuaz goxatzera goaz:
Babarrun hummus-a
Barazki risotoa Idiazabal gaztarekin
Mamia eztia eta frutarekin
Bapo janda, diplomarekin gustora gustora atera dira gure pintxeak. Orain aitzakiarik gabe etxean laguntzeko prest dituzue!
Mila esker sukaldariei
Getarira itzuli baino lehen jolasteko, dantzatzeko eta ondo pasatzeko denbora ere izan dugu Zarautzen. Aupa ekipo!
Hiruhilabete honetako natur proiektuaren barruan giza gorputza, honen aparatu eta organo ezberdinak eta larrialdiak eta lehen sorospenen inguruan aritu gara lanean LH5-en.
Zirkulazio-aparatua
Giza gorputzeko aparatuen funtzionamendu desegokiari esker izan ditzazkegun gaixotasunak ere ikasi dituzte gure “sorosleak”.
Behin informazio guztia edukita, eta taldeko lan bikainaren ostean, dekalogo hau idatzi dugu denen artean LH5B gelan.
Beraz, badakizue, larrialdi baten aurrean egin beharrekoak hauek dira:
We use cookies to ensure that we give you the best experience on our website. If you continue to use this site we will assume that you are happy with it.Ok