2020-2021

AZTER KOSTA

Ekosistemako proiektuaren barruan, Malkorbeko hondartzara joan gara egiten zuen eguraldi ona aprobetxatuz. Bertan ikerketa batzuk eraman ditugu aurrera. 

ALde batetik,  Azter kostako materiala erabiliz, uraren kalitatearen inguruko neurketa batzuk egin ditugu (nitratoak, fosfatoak, oxigenoaren disoluzioa…). Eta bestetik gure kostaldean aurkitzen diren animali eta landareak (biozenosia) eta biotopoa aztertu ditugu.  Horrez gain, gizakiak hondartzetan duen eragina ere ikusi dugu eta horren inguruko hausnarketa egin dugu.

Hondartza aztertu ostean ondo pasatzeko tartea hartu dugu eta inguruaz gozatu dugu.

Ederra goiza pasa duguna!

2020ko azaroaren 11n.