2020-2021

Lehen Mundu Bira

Turismo bulegoren gonbidapena erantzunez, Elkanoren mundu birari buruz sakontzeko aukera izan dugu. Garai hartako txo bat “piztu” eta Getariara etorri da bidaiako gora beherak azaltzeko: zer janari eramaten zuten, denbora librean zer egiten zuten, zeren bila joan ziren, tripulazioaren jatorria…

 Aro Modernoa lantzen ari gara eskoan eta espedizio honen berri zuzenean jasotzea oso interesgarria izan da.