2020-2021

EKOSISTEMA PROIEKTUAREN BUKAERA

Kaixo denoi! 

Ekosistema lantzen ibili gara, talde bakoitzak ekosistema bat aukeratu du eta horren inguruan informazioa bildu ondoren maketa bat egin du. Hemen dituzue gaia bukatzeko egin ditugu n proiektuen aurkezpenak.

5. MAILA A taldekoak

   

                                                           BASOA

 

                                                         IPAR POLOA

                                                                 OIHANA

                                                                    SABANA

5.MAILA B taldekoak

   

                                                            BASAMORTUA

 

                                                          ITSASOA

  

                                                      IPAR POLOA

  

                                                   ERREKA

 

2020ko azaroaren 12a

2020-2021

AZTER KOSTA

Ekosistemako proiektuaren barruan, Malkorbeko hondartzara joan gara egiten zuen eguraldi ona aprobetxatuz. Bertan ikerketa batzuk eraman ditugu aurrera. 

ALde batetik,  Azter kostako materiala erabiliz, uraren kalitatearen inguruko neurketa batzuk egin ditugu (nitratoak, fosfatoak, oxigenoaren disoluzioa…). Eta bestetik gure kostaldean aurkitzen diren animali eta landareak (biozenosia) eta biotopoa aztertu ditugu.  Horrez gain, gizakiak hondartzetan duen eragina ere ikusi dugu eta horren inguruko hausnarketa egin dugu.

Hondartza aztertu ostean ondo pasatzeko tartea hartu dugu eta inguruaz gozatu dugu.

Ederra goiza pasa duguna!

2020ko azaroaren 11n.  

 

      

 

2020-2021

KOFRADIA HOBETO EZAGUTZEN

Kofradia moilan dugu eta mila aldiz pasa gara han ingurutik baina oraingoan barrutik ezagutzeko aukera izan dugu, Emeterio Urrestiren eskutik. Kofradiako instalakuntzak, zati bakoitzean egiten diren lanak azaldu eta ikusteko aukera izan dugu.

Zorte handia izan genuen, gu iritsi aurretik itsasontziak iritzi zirelako eta molan mugimendua zegoelako. Itsasontziak ekarritako sardinaz betetako arrain kaxak ikusteko aukera izan genuen eta sare konpontzaileak ere lanean zebiltzan bisita orduan.

Asko ikasi dugu bisita honetatik eta herriko jarduera ekonomiko garrantzitsuenetako bat gehiago ezagutu dugu.

     

 

 

2020-2021

ZINEMALDIA ESKOLAN

Aurten daukagun egoera dela eta ekintzak birmoldatzea tokatu zaigu. Donostiako belodromora joatea posible ez zenez, zinemaldia ekarri dugu eskolara!

Zinemaldiaren eskutik , Harrapatu bandera animazioko film luzea ikusi dugu aurten. Film honetako protagonista Mike izeneko 12 urteko mutikoa da, astronauta baten seme eta iloba. Helburu garbi bat dauka Mikek, Apollo 11 misioko ontziak ilargian ipinitako bandera hartzea eta abentura ugari izango ditu bidean.

Filma 6 eta 11 urte bitarteko neska mutilentzat gomendatua dago, eta ikasleak gustura aritu dira hau ikusten, entretenigarria izan da.

2020ko irailaren 28an