Sin categoría

IKASGELAKO “CHEF”-A TAILERRA EROSKIN

Eroski eta Basque Culinary-ren eskutik eskeintzen den Ikasgelako “Chef-a” tailerrean hartu dute parte gure LH5B-ko ikasleak Zarautzeko maxi Eroskin.

Tailer honen barruan, modu osasungarrian jateko eta ezer ere ez xahutzeko erosketa nola egin ikasi dute gure “chef-ak” gaurkoan. Horretarako, prestatu behar den menuaren osagaiak zerrendatu ditugu lehenik eta behin, eta behin zerrenda eskuan genuela erostera abiatu gara. Basque Culinary-ko sukaldarien laguntzarekin, hiru ezaugarri nagusietan oinarritu gara produktuak aukeratzerakoan: bertakoak edo gertukoak izatea, sasoikoak izatea eta ea horien barruan eskeintzaren bat topatzen genuen prezio aldetik.

Osagaien zerrenda egiten
Erosketak egiten
Erosketak egiten

Behar ditugun osagaiak erosi eta gero, garrantzi-garrantzitsua eskuak garbitzera sukaldatzen hasi aurretik. Behin dena prest edukita, sukaldariei laguntzeko prestatzen hasi gara mantala eta guzti. Aukeratutako barazkiak zuritzen aritu dira gure sukaldari txikiak, pintxe lanetan.

         

Tipularekin negar pixkat egin ostean, barazkiak zuritzen amaituta, mahaia garbitu eta postrea egiten hasi ginen… Ardi esnearekin prestatutako mami ederra!

         

Postrea bukatuta, mahaia prestatu eta gaurko menuaz goxatzera goaz:

  • Babarrun hummus-a
  • Barazki risotoa Idiazabal gaztarekin
  • Mamia eztia eta frutarekin

          

Bapo janda, diplomarekin gustora gustora atera dira gure pintxeak. Orain aitzakiarik gabe etxean laguntzeko prest dituzue!

Mila esker sukaldariei

Getarira itzuli baino lehen jolasteko, dantzatzeko eta ondo pasatzeko denbora ere izan dugu Zarautzen. Aupa ekipo!