2019-2020

Nahi al duzu gurekin Europa ezagutu?

HONA HAINBAT HIRITAKO IRUDIAK:

Bruselako Atomium (Aitzol)

Roider Jacklek egindako Municheko Gizona Gitarrarekin  (Argiñe)

Pragako Karlosen zubia (Irati)

Stockholm-eko maketa (Julen)

Erromako Koliseoa (Ibai eta Uxue)

Amsterdam (Marina)

Alcaláko atea Madrilen (Mikel)

Pariseko Eiffel dorrea (Eneko)

Bukaresteko parlamentua (bulegoak)   Denis

Osloko Holmenkolleneko eski-jauzitokia (Aimar)

 

Bestelako informazioa nahi baduzu berriz…

Europako herrialdeak eta hiriburuak ikasteko (Gorka)

Euskaraz:   https://www.youtube.com/watch?v=q-CwCbYD6C8&feature=youtu.be

Gaztelaniaz: https://www.youtube.com/watch?v=z2VUyPdtetg&feature=youtu.be

Europaren historia 10 minitutan (gaztelaniaz)

https://www.youtube.com/watch?v=FFuZNfihmXM

Europako banderak haurrentzat gaztelaniaz (Julen) 

https://www.youtube.com/watch?v=Vbw4slUjXWI&t=334s

https://www.youtube.com/watch?v=Kkp9GrgRJyo

Frantzia turistikoa gaztelaniaz  (Brayan)

https://www.youtube.com/watch?v=zD9zqRw2SLU

 

2019-2020

UGALKETA eta SEXUALITATEA

Natur Zientzietako proiektuan ikasitakoa errepasatzeko LAPBOOKak egin ditugu. Ea gustoko dituzuen. Guk ederki pasa dugu.

GIZONEN UGALTZE APARATUA

EMAKUMEEN UGALTZE APARATUA

HILEKOA

ERNALKETA

HAURDUNALDIA

ANTISORGAILUAK ETA STGak

2019-2020

ODOL EMAILEAK

Oso saio interesgarria izan dugu gaur eskolan. Odol Emaileen Elkarteko Larraitz eta Olatz etorri zaizkigu.

Historian zehar odolaren eta zirkulazio-aparatuaren inguruan egindako aurkikuntzak azaldu dizkigute hasieran.

Bihotz taupadak kalkulatu ditugu eta bitxikeriak ikasi: elefanteak minutuko 20-30  taupada izaten ditu eta hamsterrak 500-600 bitartean. Izugarri!

Odol transfusioak txakurrekin hasi ziren egiten. Odol motak bateragarriak ez zirela konturatu ziren, odola iraungitu egiten zela…  Horrek guztiak odol bankuak eta Odol Elkarteak sortzeko beharra ekarri zuen.

Egunero 150 poltsa behar izaten dira Euskadin. Furgoneta batean ibiltzen dira herriz herri; bildu eta Galdakaon dagoen odol bankura eramaten dute. 5-10 minutuko kontua izaten da eta 450 mlko poltsak izaten dira. Poltsa bakoitzarekin 3 pertsonei lagundu dakieke.

Odol taldeak ere gogorarazi dizkigute: AB, A, B, 0. Rh+ eta Rh- ere azaldu digute.

Gonbidapena ere jaso dugu. Asteazkenean 19.00etan izango dira anbulategian eta bertan entzudakoa ikusteko aukera izango dugu.

A! Eta ez ahaztu odola oraindik behintzat ezin dela ekoiztu. Pertsona batek eman behar du besteak jasotzeko. Gainera osagai batzuk egun batzutan bakarrik gorde daitezke, eta etengabekoa izan behar du jasoketak.