2020-2021

Mundu birak 500 urte

Datorren urtean, Elkanoren Mundu birak 500 urte beteko dituenez, gure eskolako ikasleek herrian izango diren ekintzetan euren ekarpena egingo dute, hain zuzen, LH2 eta LH6koek.

Otsailaren 5ean, Donostiako Itsas Museoko zuzendaria den Xabier Alberdi izan genuen eskolan eta gaiaren inguruan ikasleekin interakzio benetan interesgarria izan zuen. Solasaldi horretan, ikasleei “5 kontinente, 5 itsaso” erronka proposatu zien, Talde bakoitzak Elkanoren bidaiaren zati bat irudikatzea, alegia. Hori dela eta, otsailaren 10ean Beñat Gerekak (Txikota Komunikazioko bideolari eta argazkilaria) geletan ikasleen irudi ezberdinak hartu zituen. Diseinatzaile batek, ikasleen lanak banderatxo bihurtuko ditu. 

Ekintzaren amaieran, Getariako udalak ikasleei motxila bat oparitu die.