2020-2021

Eskola jazarpenaren hitzaldia

Otsailaren 9an, eskola jazarpenaren inguruko lanketa izan genuen Ertzaintzaren eskutik. Gaiaren inguruko hausnarketak egin genituen, azalpen baliagarriak eman zizkiguten eta ikasleek euren iritziak agertu zituzten. Ertzainak ere ohartu ziren gure ikasleak gai honetan ongi jantzita daudela eta geletan lanketa egokia eginda dagoela. Aurrerago ziber bullyingaren inguruko hitzaldia jasoko dugu.