2020-2021

Cristobal Balenciaga Museora bisita

Maiatzak 11an gure herriko museora joan ginen eta “hariari jarraitu!” ekintzan parte hartu genuen. Lehenbizi, Balenciagaren bizitza errepasatu genuen eta jarraian, ohialak nola sortzen diren ikusteko ariketa bat egin genuen. Hori egin ostean, museoko jantzi ezberdinak ikusi genituen eta azkenik, hariari tira eginez guk geuk sortu genuen oihal zati bat. Hona hemen hainbat argazki.