2020-2021

INGELESEKO ALDIZKARIA

Kaixo!!! Atzerriko hizkuntzako ikasgaian Europan desagertzeko arriskuan dauden animaliak landu zituzten 2.hiruhilekoan zehar. Gai horrekin lotuta, ikasleek lan desberdinak egin zituzten eta lan horiek guztiak aldizkari batean elkartzea ideia polita zela iruditu zitzaigun. Gela bakoitzean, ikasleek taldeka egin zuten lan eta beraz, talde bakoitzak bere aldizkaria sortu zuen. Lan bikaina egin zuten guztiek. Hemen dituzue ikusgai: 

6B 

https://www.calameo.com/read/00656390066b71158de1b?authid=cGEeCwg0Ci2l 

KAIET, JOANES, ANE  

https://www.calameo.com/read/0065639006eba7dd73846?authid=dcz0Ac89bBi9 

JONE, LUKAS, LIDE  

https://www.calameo.com/read/006563900abc5fd852c47?authid=8FhY234JMwI9 

GANIX, MOHAMED, SARA  

https://www.calameo.com/read/0065639009753a49d7ecf?authid=4bj8IZ0NlxYa 

ELAIA, JON, PERU  

 

6A  

https://www.calameo.com/read/006563900d86600378e48?authid=WowirKXXUWWx 

JON, MANEX, NORA  

https://www.calameo.com/read/0065639001e8ec3645a17?authid=x0JUlxgqwiyT 

ETXAHUN, IRATI, JURGI  

https://www.calameo.com/read/006563900c0f78b555039?authid=BzNc1KbuXPHj 

LIHER, WISSAM, SAITH  

https://www.calameo.com/read/006563900305fc82de897?authid=s0KOz7hMx95Y 

XANET, EIDER, ELENE  

 

2020-2021

INAUTERIAK

Bizi dugun egoeraren ondorioz, aurtengo inauteriak ez dira orain artekoak bezalakoak izan, baina horrek ez digu eragotzi eguna umore onez ospatzea. Eguraldi kaxkarra tokatu bazaigu ere, gelan dantzan aritu gara, jolas ezberdinak egin ditugu eta azkenik, ikasle bakoitzari opila eta txokolatea banatu zaizkio.

 

LH 6Ako ikasleen dantza: https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:v:/g/personal/asierarriaga_irakasle_eus/EZk-R15qm2hGmrWnLD2L9OYBBs6mlXu4HheQCHBSX9meHA?e=CFiMsi

LH 6Bko ikasleen dantza: https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:v:/g/personal/asierarriaga_irakasle_eus/EUZ9NZtkQKpLrau3MxyWdkwBWcFqacKTTrd2dph55OUTSA?e=26aW3l

2020-2021

Eskola jazarpenaren hitzaldia

Otsailaren 9an, eskola jazarpenaren inguruko lanketa izan genuen Ertzaintzaren eskutik. Gaiaren inguruko hausnarketak egin genituen, azalpen baliagarriak eman zizkiguten eta ikasleek euren iritziak agertu zituzten. Ertzainak ere ohartu ziren gure ikasleak gai honetan ongi jantzita daudela eta geletan lanketa egokia eginda dagoela. Aurrerago ziber bullyingaren inguruko hitzaldia jasoko dugu.

2020-2021

Mundu birak 500 urte

Datorren urtean, Elkanoren Mundu birak 500 urte beteko dituenez, gure eskolako ikasleek herrian izango diren ekintzetan euren ekarpena egingo dute, hain zuzen, LH2 eta LH6koek.

Otsailaren 5ean, Donostiako Itsas Museoko zuzendaria den Xabier Alberdi izan genuen eskolan eta gaiaren inguruan ikasleekin interakzio benetan interesgarria izan zuen. Solasaldi horretan, ikasleei “5 kontinente, 5 itsaso” erronka proposatu zien, Talde bakoitzak Elkanoren bidaiaren zati bat irudikatzea, alegia. Hori dela eta, otsailaren 10ean Beñat Gerekak (Txikota Komunikazioko bideolari eta argazkilaria) geletan ikasleen irudi ezberdinak hartu zituen. Diseinatzaile batek, ikasleen lanak banderatxo bihurtuko ditu. 

Ekintzaren amaieran, Getariako udalak ikasleei motxila bat oparitu die.