Oso saio interesgarria izan dugu gaur eskolan. Odol Emaileen Elkarteko Larraitz eta Olatz etorri zaizkigu.
Historian zehar odolaren eta zirkulazio-aparatuaren inguruan egindako aurkikuntzak azaldu dizkigute hasieran.
Bihotz taupadak kalkulatu ditugu eta bitxikeriak ikasi: elefanteak minutuko 20-30 taupada izaten ditu eta hamsterrak 500-600 bitartean. Izugarri!
Odol transfusioak txakurrekin hasi ziren egiten. Odol motak bateragarriak ez zirela konturatu ziren, odola iraungitu egiten zela… Horrek guztiak odol bankuak eta Odol Elkarteak sortzeko beharra ekarri zuen.
Egunero 150 poltsa behar izaten dira Euskadin. Furgoneta batean ibiltzen dira herriz herri; bildu eta Galdakaon dagoen odol bankura eramaten dute. 5-10 minutuko kontua izaten da eta 450 mlko poltsak izaten dira. Poltsa bakoitzarekin 3 pertsonei lagundu dakieke.
Odol taldeak ere gogorarazi dizkigute: AB, A, B, 0. Rh+ eta Rh- ere azaldu digute.
Gonbidapena ere jaso dugu. Asteazkenean 19.00etan izango dira anbulategian eta bertan entzudakoa ikusteko aukera izango dugu.
A! Eta ez ahaztu odola oraindik behintzat ezin dela ekoiztu. Pertsona batek eman behar du besteak jasotzeko. Gainera osagai batzuk egun batzutan bakarrik gorde daitezke, eta etengabekoa izan behar du jasoketak.