LH3

Gurasoak gelan

Ismaelen ama, Maider, gelara etorri zitzaigun bizimodu baten bila gure herrira etortzen direnei ahotsa jartzera; tartean Ismael beraren aita.

Sorterritik irteteko pasatako bizipen benetan latzak, herrialde berrian bizirauteko zailtasunak, familia eta lagunak galtzearen herrimina… guztiak adi-adi entzun genituen, eta ezberdinak eta berdinak garela ikasi genuen. Ohitura, hizkuntza, erlijioa, azalaren kolorea, herrialdea, bizipenak… desberdinak; desioak, beharrak, sentimenduak, ametsak, minak eta pozak berdinak.

Ikuspegia zabaltzen laguntzeagatik, mundua ulertzen laguntzeagatik, mila esker, Maider!

 

Opari bana jaso genuen: gure izenak arabieraz idatzita.

LH3

Etorkizuna eraikiz

Foru Aldundiak herritarren eskaerak jasotzeko abian jarritako Etorkizuna eraikiz ekimenean parte hartu genuen atzo arratsaldean. Gipuzkoa eta Getaria hobetzeko hainbat proposamen egin genituen, hortan badaukagu eskarmentua-eta. Hemen dituzue argazki batzuk.

 

 

 

LH3

Biografien aurkezpenak egiten

Gizarteko proiektuaren barruan, Getariako seme-alaba ospetsuen biografiak landu ditugu. Binaka edo hirunaka informazioa bildu, idatzi, argazkia aukeratu eta biografia osatu dugu. Emailez irakasleari bidali eta bukatzeko, aurkezpenak egin ditugu: gelakideen aurrean, Eskolako lagunei… Hona hemen aurkezpeneko bideo eta argazki batzuk:

https://drive.google.com/file/d/1-OTBEEQPKc7CdhuNQslQ1z15tgCIJErA/view?usp=gmail

https://drive.google.com/file/d/1tlRxzfAgC0wEefIYBn69gquT14RNH5L-/view?usp=sharing

https://drive.google.com/file/d/19PiM0VQhb7vC9u60jddsGuwmwqJuRuzV/view?usp=sharing

https://drive.google.com/file/d/1hXOpr7ycWQvVoJRjpdLN28CBjIFngsag/view?usp=sharing

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

LH3

Santa Ageda bezpera

Gaur otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera, kantuan aritu gara alde zaharreko kaleetan barrena. Egoerak hala eskatuta, zikloka banatuta atera gara; guri, bigarren zikloari, alde zaharrean abestea egokitu zaigu: Kale Nagusia, Artzape, Iribarrena, Elkano… koplaz josi ditugu eta Eskolara bidean Eguneko Zentroko lagunei abestu diegu. Entseguak ere egin ditugu eta nabaritu da! Kantuak esaten duen bezala, ohitura zaharrak berritzeko asmoz, datorren urtean berriz!