Sailkatu gabea

ERDI ARO ETA ARO MODERNOKO PROIEKTUA

Dakizuen bezala hiruhileko honetako lehenengo proiektuari bukaera eman diogu, eta nola eman ere!

Gela barruan fitxekin, ordenagailuarekin, azalpenekin, idatziekin… lan eta lan ibili ondoren gelatik kanpo ateratzeko ordua ere bazela pentsatu genuen eta ERDI AROKO AZOKA paregabea prestatu genuen.

Hemen izan zineten zuetariko asko baina beste asko ez, eta denek goxatu nahi izango duzuelakoan, hemen uzten dizkizuegu hainbat argazki

Primeran pasatu zuten gure eskolako txikienak ere! 

 

Bestalde, ostiral arratsaldean Getariako Erdi Aroko eta Aro Modernoko ondarearen inguruko TOUR GIDATUA egin genuen.

Zuen seme-alabek lan handia egin zuten datu guzti horiek bilatzen eta ikasten, eta helburua bete zelakoan gaude, oso azalpen onak eman baizituzten!!

Bertako argazkiak ikusi nahi badituzue, hemen dituzue!

Gozada bat izan da zuen etxeko txikienekin proiektu honetan lan egitea, mila esker denoi erroskilengatik!!!

Sailkatu gabea

EGUNEKO ZENTRORA IRTEERA

Inauteriak pasatu dira eta Getariako hainbat txokotan izan ditugu mozorroak, kaleetan zehar, eskolan…

Eta eguneko zentroko txokotxo horretan ere festa ederra egon zen. Bertan egon ginen LH5eko ikasle guztiak, maskarak prestatu, materiala eraman eta gure herritarrei maskarak egiten lagundu genien, primeran ibili ziren.  

Horren lekuko izan nahi baduzu ikusi hemen  dituzun argazkiak. Disfrutatu!

 

Sailkatu gabea

GALDETXIS Iberiar Penintsula LEHIAKETA

LH5Ako ikasle eta irakasleak atzo eman genion bukaera ederra proiektuari. Iberiar Penintsularen inguruan hainbat informazio bildu eta ikasi ondoren GALDETXIS LEHIAKETAren txanda izan zen. Ikasleek izugarri ikasi zuten eta tentsio momentuak bizi izan banenituen ere….  

       

lehiaketan GARAILE ateratzea lortu zuten…

Gaur arratsaldean lehiaketan lortutako saria disfrutatzen gabiltza… PELIKULA BAT IKUSI MALOMITAK JATEN DITUGUN BITARTEAN!!!

 

LH5Bko ikasleek aldiz, gaur goizean egin dugu lehiaketa, gurean ere urduritasun momentuak izan ditugu, 

baina…. LORTU EGIN DUGU!!!!!

Gure saria disfrutatzeko modua aldiz, desberdina izan da. Guk MERENDOLA batekin ospatu dugu, horrela bide batez ARGIri ere agurra egiteko modu polita da.

 

Beno ba, ONDO ONDO PASA OPORRETAN, URTEA ONDO BUKATU ETA 2024EAN IKUSIKO DUGU ELKAR

 

 

Sailkatu gabea

HIRU HILABETE GAUZA GUAIAK EGITEN

Kurtsoa hasi denetik hainbat ekintza egin ditugu, besteak beste, SURF ASTEA izan genuen, Zumaiara irteera eta Zinemaldirako irteera egin genituen.

SURF ASTEAN, Surfa egiteaz gain, oso dibertigarria izan zen. Bi taldetan banatu ginen, LH5A irailak 18tik 26ra eta LH5B irailak 27tik urriak 3 arte egin zuten. Ezin izan genuen dena aste batean egin LH5Ari olatu handiak tokatu zitzaizkigulako eta LH5Bri zinemaldiko ekintza tartean tokatu zitzaion. Aste hau izugarri gustuko dugu eta hurrengo urteko kirol astea iristeko irrikitan gaude.

 

Erliebearen proiektua lantzen geundela, FISCH-ak ikustera joan ginen, marea goian zegoenez ezin izan genuen hondartzara jaitsi baina buelta ederra egin genuen. Ondoren, Algorriko interpretazio zentrora Mineralen tailerra egin genuen.

 

Aste horretan bertan, irailak 29an Donostiako zinemaldira joan ginen BONNIE BEARDS pelikula ikustera, oso pelikula ona izan zen. Gero Zarautzera joan ginen parke batetara bazkaltzera eta jolastera eta ondoren Getariara oinez bueltatu ginen eta frontoian bukatu genuen egun eder hau. 

BOONIE BEARS: Abentura Historiaurrean - Cines Príncipe - SADE

Baina gelan ere beste motatako hainbat jarduera egin ditugu, 2023ko azaroaren 3an, ostiralean, LURRAREN ERLIEBEAREN MAKETEN AURKEZPENAK egin genituen, LH5Akoek, LH3ra joan ginen gure lanak aurkeztera. Hiru maketa genituen prest, Lurraren barne geruzak, Sestra kurbak eta Sumendia. Aurkezpenak oso ondo atera zien eta hirugarren mailakoekin partekatzea asko gustatu zitzaigun.

                  

LH5Bkoek, LH2ra joan ziren haien maketak aurkeztera eta hiru taldeak ere genial ibili ziren.

          

LH4

Arotz-Enea

Kaixo, familiak:

Aurreko hilabetea ederki amaitu genuen Etxarri Larraunen kokatuta dagoen Arotz-Enea baserrian. Ostegun goizean autobusera igo eta ostiral arratsaldean buelta egin bitartean ekintza eta jolas ugari egin genituen. 

Iritsi ginenean logelak ezagutu eta bakoitza bere ohean kokatu ginen. Ondoren, jolas librea eta tailerra izan genituen. Bi tailer ezberdin egon ziren eta ikasle bakoitzak erabaki zuen zeinetan parte hartu: buztina edo ukentdua. Hain gustura ibili ginen, bazkal ostean ere buztina lantzen jarraitu zutela batzuk eta besteak jolas librean egon ziren.

Arratsaldean merienda motxilan sartu eta irteera egin genuen. Inguruko mendietan ibili ginen eta bertako kobazuloak ikusteko aukera ere izan genuen “aze freskura zegoena barruan!”.

Gauean diskofesta izan genuen eta primeran ibili ginen denok. Eguna neka-neka eginda amaitu genuen eta gustura hartu genuen ohea.

Hurrengo goizean berriro martxarako prest jeiki ginen denok eta ekintza gehiago egin genituen. Behiak ikustera joan ginen eta zenbait jolas ere egin genituen. Egun eta momentu ederrak pasa ditugu denon artean.

Hementxe dituzue bertan ateratako argazkiak.

Arotz Enea argazkiak

LH4

Miren Agur Meabe Eskolan

Idazleak gelan programaren barruan, gaur Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra izan da Herri Eskolan. Laugarren mailako ikasleak HHko atari itxian elkartu gara eta arratsalde ederra pasatu dugu.

Bihotzak dun-dun irakurria eta landua genuen aurrez, eta hainbat galdera genituen Miren Agur Meaberi egiteko. Liburu horretaz gain, Katta, idazle izatearen hainbat kontuz, poesiaz, Euskaltzain Oso izendatu izanaz eta bete hainbat kontuz jardun dugu. Gogotsu erantzun dizkigu galdera guztiak, patsadaz, eta arratsaldea airean pasatu zaigu!

Zure poesiak eta ipuinak  irakurtzen jarraituko dugu gelan, ahots gora, ahots behera, kanpora eta barrura… Eskerrik asko, Miren Agur!