LH3

OPORRAK!

Guri ere iritsi zaigu oporrak hartzeko eguna. Ederra izan da ikasturtea zuekin. Ondo-ondo pasa eta muxu bana! Maite zaituztegu.

 

 

LH3

Baratzean lanean

Aste honetan piperrak eta gindilak landatu ditugu, eta gure baratzea garbitzen ere ibili dira ikasleak, datorren astean pepinoa eta bestelakoak landatzeko.

Marrubiak ere jan zituzten, eta dena ondo ureztatu, bero honekin landareei egarria kentzeko!