LH4

Arotz-Enea

Kaixo, familiak:

Aurreko hilabetea ederki amaitu genuen Etxarri Larraunen kokatuta dagoen Arotz-Enea baserrian. Ostegun goizean autobusera igo eta ostiral arratsaldean buelta egin bitartean ekintza eta jolas ugari egin genituen. 

Iritsi ginenean logelak ezagutu eta bakoitza bere ohean kokatu ginen. Ondoren, jolas librea eta tailerra izan genituen. Bi tailer ezberdin egon ziren eta ikasle bakoitzak erabaki zuen zeinetan parte hartu: buztina edo ukentdua. Hain gustura ibili ginen, bazkal ostean ere buztina lantzen jarraitu zutela batzuk eta besteak jolas librean egon ziren.

Arratsaldean merienda motxilan sartu eta irteera egin genuen. Inguruko mendietan ibili ginen eta bertako kobazuloak ikusteko aukera ere izan genuen “aze freskura zegoena barruan!”.

Gauean diskofesta izan genuen eta primeran ibili ginen denok. Eguna neka-neka eginda amaitu genuen eta gustura hartu genuen ohea.

Hurrengo goizean berriro martxarako prest jeiki ginen denok eta ekintza gehiago egin genituen. Behiak ikustera joan ginen eta zenbait jolas ere egin genituen. Egun eta momentu ederrak pasa ditugu denon artean.

Hementxe dituzue bertan ateratako argazkiak.

Arotz Enea argazkiak