Urriaren 3an, Iturzaetako 5. eta 6. mailako ikasle eta irakasleak Oriora bisita egin genuen bertako Zaragueta eskolako 6. mailakoen gonbitea jaso baikenuen. Gurekin batera, Aiako Lardizabal eta Aginako eskolakoak etorri ziren. Zaragueta eskolako 6.mailakoek, Balearen Ibilbidea erakutsi ziguten. Ibilbidean zehar hainbat azalpen eman zizkiguten, tartean, antzerki ederra eta kantak eskainiz.
Eguraldia lagun izan ez bagenuen ere, egun pasa polita izan genuen.