LH6

EUROPAKO FITUR-AZOKA!

Europako proiektuaren barne, FITUR AZOKA eder bat antolatu dugu. Bertan, talde bakoitzak landutako herrialdearen aurkezpena egin, eta toki horietako elikagai ospetsuena dastatzeko aukera izan dugu: txokolatea, gazta, jogurta, pizza, gailetak, duruma eta madalena.

Dena primeran zegoen eta egindako lana, BIKAINEKOA!!

ZORIONAK!!

LH6

LITERATUR ASTEA: LH6ko ikasleak ipuinen munduan murgilduta,komunitatearekin konektatzen

LH6ko ikasleek Komunitaterako Proiektuaren barruan, lan zoragarri bat burutu dugu: ipuin klasikoak birmoldatu ditugu gaur egungo ikuspegitik eta amaieran asmakizun dibertigarriak gehitu dizkiegu.

Behin ipuinak prest izan ditugunea, LH2ko ikasleen gelara joan gara hauek irakurtzera, ahozko kontakizunaren magia biziberrituz.

Ekimen honekin irakurzaletasuna, sormena eta belaunaldien arteko harremana sustatu nahi izan ditugu, giro goxo eta parte-hartzailean. EDERKI PASA GENUEN!!!