BARATZEAN lanean aritu gara,
Urazak (letxugak), piperrak, artoa eta kalabaza landatu ditugu gaur!
Eta belar txarrak ere kendu ditugu.
BARATZEAN lanean aritu gara,
Urazak (letxugak), piperrak, artoa eta kalabaza landatu ditugu gaur!
Eta belar txarrak ere kendu ditugu.
Sarak irabazi du LH3 mailan 2022ko Literatur Lehiaketa eta Unaiek eta Galderrek aipamen berezia jaso dute.
Udaletxeko Areto Nagusian egin zen ekitaldian 30na euro eta diploma eta liburu bana jaso zituzten gure lagunek. Zorionak, hiruroi!
Beste guztiok, jarraitu literaturaz gozatzen eta idazten; eta gogoratu: denok gara idazle!
KORRIKA beti izaten da zirraragarria eta gure Korrika Txikia ere halaxe izan da, euskaldunak garelako, euskara eta euskaraz maite dugulako.
Elkanoren garaiko Getaria ezagutzera atera gara turismo bulegoko Inesen laguntzarekin. Katalina Portukoa non bizi zen, Elkanoren jaiotetxea non zegoen… Egunero gauza berriak ikasteko prest gaude!
Bigarren zikloa Zientzia Museoan izan gara, animaliak, Planetariuma, erakusketa… pila bat gustatu zaigu! Hona hemen argazkiak.
Denon artean zaintzen ditugu, eta zoragarri dauzkagu landareak, baina gaurko haizearekin… Eskerrak argazkia atera genuen!
Gaur abiatu da Korrika Amurriotik eta gu ere hasiak gara prestatzen: kantua, dantza, petoa… Gora Korrika! Gora AEK! Gora Euskara!
Gaur Eskolan Bide Heziketa ikastaroa jaso dugu. Trafikoaz arduratzen diren Aritz eta Mikel etorri zaizkigu Oiartzungo Ertzain Etxetik eta hainbat gauza ikasi ditugu: errepidea ez dela leku segurua eta adi ibili behar dugula, trafiko seinaleak identifikatzen eta ulertzen, bizikletaz nondik eta nola ibili gaitezkeen… bukatzeko ertzain autoa erakutsi digute: zer daukaten, zertarako… sirena ere jarri digute martxan!
Ekosistemak proiektuaren barruan lehorrak eta itsasoak bat egiten duten lekura joan gara, Gaztetapera. Han Anjelek eta IƱakik prestatutako hainbat esperimentu egin ditugu. Hamaiketakoaren ondoren harraldean ibili gara: amarrak, lapak, maulioak, anemonak… ikusi ditugu haitzetan. Ondoren kate trofikoaz jardun dugu eta piramidea egin dugu hondarretan Gaztetapeko harriekin.
Hemen dituzue argazki batzuk. Linkean sartu eta gehiago.