LH3

Literatur lehiaketako sarituak

Sarak irabazi du LH3 mailan 2022ko Literatur Lehiaketa eta Unaiek eta Galderrek aipamen berezia jaso dute.

Udaletxeko Areto Nagusian egin zen ekitaldian 30na euro eta diploma eta liburu bana jaso zituzten gure lagunek. Zorionak, hiruroi!

Beste guztiok, jarraitu literaturaz gozatzen eta idazten; eta gogoratu: denok gara idazle!

 
LH3

Bide Heziketa

Gaur Eskolan Bide Heziketa ikastaroa jaso dugu. Trafikoaz arduratzen diren Aritz eta Mikel etorri zaizkigu Oiartzungo Ertzain Etxetik eta hainbat gauza ikasi ditugu: errepidea ez dela leku segurua eta adi ibili behar dugula, trafiko seinaleak identifikatzen eta ulertzen, bizikletaz nondik eta nola ibili gaitezkeen… bukatzeko ertzain autoa erakutsi digute: zer daukaten, zertarako… sirena ere jarri digute martxan!

 

 
 
 
LH3

Kaixo Mustorekin Gaztetapen

Ekosistemak proiektuaren barruan lehorrak eta itsasoak bat egiten duten lekura joan gara, Gaztetapera. Han Anjelek eta IƱakik prestatutako hainbat esperimentu egin ditugu. Hamaiketakoaren ondoren harraldean ibili gara: amarrak, lapak, maulioak, anemonak… ikusi ditugu haitzetan. Ondoren kate trofikoaz jardun dugu eta piramidea egin dugu hondarretan Gaztetapeko harriekin.

Hemen dituzue argazki batzuk. Linkean sartu eta gehiago.

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:f:/g/personal/irantzuezenarro_irakasle_eus/EkYa6TRvAiREtAb22fq6C2EBXquZ5HyPaOg3qlATl9amIA?e=Ccfb18