Historiaurrea, Antzinaroa, Erdi Aroa, Aro Modernoa, Aro Garaikidea… Herriko eta Euskal Herriko pertsonaia historikoen biografiak egin eta denbora lerroan kokatu ditugu. Aurkezpenak egiten trebatzen ari gara… gero eta hobeto! Hemen dituzue argazki batzuk. Linkean sartu eta gehiago.
Kategoria: LH3
Udaberria!
Udaberria iritsi da Iturzaetako baratzera! Guk landatutako hainbat landare loratu dira, begiratu zein politak!
Baratzean
Gaur baratzearen inguruan Mauk prestatu duen bideo polit hau dakarkizuegu. Gozatu eta ondo pasa asteburua!
https://drive.google.com/file/d/16Os9rBzyVfu1EkZy-KxdL1Yus0Rsl8z7/view?usp=sharing
Gurasoak gelan
Ismaelen ama, Maider, gelara etorri zitzaigun bizimodu baten bila gure herrira etortzen direnei ahotsa jartzera; tartean Ismael beraren aita.
Sorterritik irteteko pasatako bizipen benetan latzak, herrialde berrian bizirauteko zailtasunak, familia eta lagunak galtzearen herrimina… guztiak adi-adi entzun genituen, eta ezberdinak eta berdinak garela ikasi genuen. Ohitura, hizkuntza, erlijioa, azalaren kolorea, herrialdea, bizipenak… desberdinak; desioak, beharrak, sentimenduak, ametsak, minak eta pozak berdinak.
Ikuspegia zabaltzen laguntzeagatik, mundua ulertzen laguntzeagatik, mila esker, Maider!
Opari bana jaso genuen: gure izenak arabieraz idatzita.
Etorkizuna eraikiz
Foru Aldundiak herritarren eskaerak jasotzeko abian jarritako Etorkizuna eraikiz ekimenean parte hartu genuen atzo arratsaldean. Gipuzkoa eta Getaria hobetzeko hainbat proposamen egin genituen, hortan badaukagu eskarmentua-eta. Hemen dituzue argazki batzuk.
Biografien aurkezpenak egiten
Gizarteko proiektuaren barruan, Getariako seme-alaba ospetsuen biografiak landu ditugu. Binaka edo hirunaka informazioa bildu, idatzi, argazkia aukeratu eta biografia osatu dugu. Emailez irakasleari bidali eta bukatzeko, aurkezpenak egin ditugu: gelakideen aurrean, Eskolako lagunei… Hona hemen aurkezpeneko bideo eta argazki batzuk:
https://drive.google.com/file/d/1-OTBEEQPKc7CdhuNQslQ1z15tgCIJErA/view?usp=gmail
https://drive.google.com/file/d/1tlRxzfAgC0wEefIYBn69gquT14RNH5L-/view?usp=sharing
https://drive.google.com/file/d/19PiM0VQhb7vC9u60jddsGuwmwqJuRuzV/view?usp=sharing
https://drive.google.com/file/d/1hXOpr7ycWQvVoJRjpdLN28CBjIFngsag/view?usp=sharing
Santa Ageda bezpera
Gaur otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera, kantuan aritu gara alde zaharreko kaleetan barrena. Egoerak hala eskatuta, zikloka banatuta atera gara; guri, bigarren zikloari, alde zaharrean abestea egokitu zaigu: Kale Nagusia, Artzape, Iribarrena, Elkano… koplaz josi ditugu eta Eskolara bidean Eguneko Zentroko lagunei abestu diegu. Entseguak ere egin ditugu eta nabaritu da! Kantuak esaten duen bezala, ohitura zaharrak berritzeko asmoz, datorren urtean berriz!
Gure ametsetako jatetxea
2. proiektua, ingurune arlokoa, bukatu dugu. Gure ametsetako jatetxea nolakoa izango litzatekeen irudikatu dugu, ahoz, idatziz, marrazkietan… Dekorazioa, giroa, menua, prezioa… erabaki ditugu. Gaztelania arloan deskribapenak egiten ikasi dugu eta gure jatetxea deskribatu dugu. Herriko hainbat jatetxetako menuak aztertu ditugu, elikadura osasuntsuaren garrantziaz jardun dugu, piramideak aztertu, digestio eta arnas aparatuak ulertu eta ikasi… Euskara arloan errezetak idazten ikasi dugu, gelan bizkotxo goxo-goxoak prestatu ditugu eta denon artean errezeta-liburua osatu dugu. Bazkaria egitea bakarrik falta izan zaigu, ea bueltan!
Hemen dituzue proiektu honetako hainbat argazki.
Gelako argazkiak
Lehenengo hiruhilekoa bukatu dugu, zenbat lan eta jolas! Hemen dituzue gelan ateratako hainbat argazki.
Power pointa
Getariako proiektuari bukaera emateko, taldeka, bi gelen artean power point hau osatu dugu. Oraintxe hasi gara ikasten, informazioa bilatu, idatzi, argazki egokia taldean adostu, aukeratu eta kopiatu… hauxe da gure lehenengo lana, ea gustatzen zaizuen!