LH6

DENOK KIROLEAN

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako “Denok Kirolean” izeneko programan parte hartu dugu. Programa honen helburua, kirolean genero berdintasuna sustatzea da. Programatutako ekintza batzuk burutu ditugu Heziketa Fisikoan, Tutoretzan eta Gaztelerako saioetan. Egindako ekintzetako bat berdintasuna eta hezkidetza bultzatzeko lelo eta logo bat asmatzea izan da. Hona hemen irabazlea:

Azaroaren 25ean, emakumearen indarkeriaren kontrako egunean, eskolako gela guztietan banatu genuen eta kiroldegian ere, jarri genuen. Egunero gogoan izan beharreko leloa baita:

“Denak berdinak eskubide eta bete beharretan”
“Hezkidetzan hezi, berdintasunean hazi”