2024-2025 ikasturtea gure azkenekoa izango da Iturzaetan. Hemen duzue gure ikasturte hasierako talde osoko argazkia. Ekainean beste bat igoko dugu, ea desberdintasunik antzematen diren!!!
Kategoria: Sailkatu gabea
ERDI ARO ETA ARO MODERNOKO PROIEKTUA
Dakizuen bezala hiruhileko honetako lehenengo proiektuari bukaera eman diogu, eta nola eman ere!
Gela barruan fitxekin, ordenagailuarekin, azalpenekin, idatziekin… lan eta lan ibili ondoren gelatik kanpo ateratzeko ordua ere bazela pentsatu genuen eta ERDI AROKO AZOKA paregabea prestatu genuen.
Hemen izan zineten zuetariko asko baina beste asko ez, eta denek goxatu nahi izango duzuelakoan, hemen uzten dizkizuegu hainbat argazki .
Primeran pasatu zuten gure eskolako txikienak ere!
Bestalde, ostiral arratsaldean Getariako Erdi Aroko eta Aro Modernoko ondarearen inguruko TOUR GIDATUA egin genuen.
Zuen seme-alabek lan handia egin zuten datu guzti horiek bilatzen eta ikasten, eta helburua bete zelakoan gaude, oso azalpen onak eman baizituzten!!
Bertako argazkiak ikusi nahi badituzue, hemen dituzue!
Gozada bat izan da zuen etxeko txikienekin proiektu honetan lan egitea, mila esker denoi erroskilengatik!!!
EGUNEKO ZENTRORA IRTEERA
Inauteriak pasatu dira eta Getariako hainbat txokotan izan ditugu mozorroak, kaleetan zehar, eskolan…
Eta eguneko zentroko txokotxo horretan ere festa ederra egon zen. Bertan egon ginen LH5eko ikasle guztiak, maskarak prestatu, materiala eraman eta gure herritarrei maskarak egiten lagundu genien, primeran ibili ziren.
Horren lekuko izan nahi baduzu ikusi hemen dituzun argazkiak. Disfrutatu!
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON
Urteari amaiera ezin hobea eman diogu, jolastu, kantatu, margotu, txistorra jan…
Ea Olentzero eta Mari Domingik bakoitzak desiratutako oparitxoak ekartzen dizkigun….
URTE BERRI ON!!!!
GALDETXIS Iberiar Penintsula LEHIAKETA
LH5Ako ikasle eta irakasleak atzo eman genion bukaera ederra proiektuari. Iberiar Penintsularen inguruan hainbat informazio bildu eta ikasi ondoren GALDETXIS LEHIAKETAren txanda izan zen. Ikasleek izugarri ikasi zuten eta tentsio momentuak bizi izan banenituen ere….
lehiaketan GARAILE ateratzea lortu zuten…
Gaur arratsaldean lehiaketan lortutako saria disfrutatzen gabiltza… PELIKULA BAT IKUSI MALOMITAK JATEN DITUGUN BITARTEAN!!!
LH5Bko ikasleek aldiz, gaur goizean egin dugu lehiaketa, gurean ere urduritasun momentuak izan ditugu,
baina…. LORTU EGIN DUGU!!!!!
Gure saria disfrutatzeko modua aldiz, desberdina izan da. Guk MERENDOLA batekin ospatu dugu, horrela bide batez ARGIri ere agurra egiteko modu polita da.
Beno ba, ONDO ONDO PASA OPORRETAN, URTEA ONDO BUKATU ETA 2024EAN IKUSIKO DUGU ELKAR
HIRU HILABETE GAUZA GUAIAK EGITEN
Kurtsoa hasi denetik hainbat ekintza egin ditugu, besteak beste, SURF ASTEA izan genuen, Zumaiara irteera eta Zinemaldirako irteera egin genituen.
SURF ASTEAN, Surfa egiteaz gain, oso dibertigarria izan zen. Bi taldetan banatu ginen, LH5A irailak 18tik 26ra eta LH5B irailak 27tik urriak 3 arte egin zuten. Ezin izan genuen dena aste batean egin LH5Ari olatu handiak tokatu zitzaizkigulako eta LH5Bri zinemaldiko ekintza tartean tokatu zitzaion. Aste hau izugarri gustuko dugu eta hurrengo urteko kirol astea iristeko irrikitan gaude.
Erliebearen proiektua lantzen geundela, FISCH-ak ikustera joan ginen, marea goian zegoenez ezin izan genuen hondartzara jaitsi baina buelta ederra egin genuen. Ondoren, Algorriko interpretazio zentrora Mineralen tailerra egin genuen.
Aste horretan bertan, irailak 29an Donostiako zinemaldira joan ginen BONNIE BEARDS pelikula ikustera, oso pelikula ona izan zen. Gero Zarautzera joan ginen parke batetara bazkaltzera eta jolastera eta ondoren Getariara oinez bueltatu ginen eta frontoian bukatu genuen egun eder hau.
Baina gelan ere beste motatako hainbat jarduera egin ditugu, 2023ko azaroaren 3an, ostiralean, LURRAREN ERLIEBEAREN MAKETEN AURKEZPENAK egin genituen, LH5Akoek, LH3ra joan ginen gure lanak aurkeztera. Hiru maketa genituen prest, Lurraren barne geruzak, Sestra kurbak eta Sumendia. Aurkezpenak oso ondo atera zien eta hirugarren mailakoekin partekatzea asko gustatu zitzaigun.
LH5Bkoek, LH2ra joan ziren haien maketak aurkeztera eta hiru taldeak ere genial ibili ziren.
Aurten LH5-en!!!!!
Kaixo, gu Lh5 mailako ikasleak gara.
Gu bi geletan gaude banatuta, LH5Bn Igone da tutorea eta LH5An Nagore.
Irailaren hasi genuen ikasturtea eta hemen dauzkagu 2 taldeko argazkiak.