2. proiektua, ingurune arlokoa, bukatu dugu. Gure ametsetako jatetxea nolakoa izango litzatekeen irudikatu dugu, ahoz, idatziz, marrazkietan… Dekorazioa, giroa, menua, prezioa… erabaki ditugu. Gaztelania arloan deskribapenak egiten ikasi dugu eta gure jatetxea deskribatu dugu. Herriko hainbat jatetxetako menuak aztertu ditugu, elikadura osasuntsuaren garrantziaz jardun dugu, piramideak aztertu, digestio eta arnas aparatuak ulertu eta ikasi… Euskara arloan errezetak idazten ikasi dugu, gelan bizkotxo goxo-goxoak prestatu ditugu eta denon artean errezeta-liburua osatu dugu. Bazkaria egitea bakarrik falta izan zaigu, ea bueltan!
Hemen dituzue proiektu honetako hainbat argazki.