Ekosistemak proiektuaren barruan lehorrak eta itsasoak bat egiten duten lekura joan gara, Gaztetapera. Han Anjelek eta Iñakik prestatutako hainbat esperimentu egin ditugu. Hamaiketakoaren ondoren harraldean ibili gara: amarrak, lapak, maulioak, anemonak… ikusi ditugu haitzetan. Ondoren kate trofikoaz jardun dugu eta piramidea egin dugu hondarretan Gaztetapeko harriekin.
Hemen dituzue argazki batzuk. Linkean sartu eta gehiago.