Idazleak gelan programaren barruan, gaur Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra izan da Herri Eskolan. Laugarren mailako ikasleak HHko atari itxian elkartu gara eta arratsalde ederra pasatu dugu.
Bihotzak dun-dun irakurria eta landua genuen aurrez, eta hainbat galdera genituen Miren Agur Meaberi egiteko. Liburu horretaz gain, Katta, idazle izatearen hainbat kontuz, poesiaz, Euskaltzain Oso izendatu izanaz eta bete hainbat kontuz jardun dugu. Gogotsu erantzun dizkigu galdera guztiak, patsadaz, eta arratsaldea airean pasatu zaigu!
Zure poesiak eta ipuinak irakurtzen jarraituko dugu gelan, ahots gora, ahots behera, kanpora eta barrura… Eskerrik asko, Miren Agur!