LH4

Materia eta energia

Opor aurreko azken proiektua materia eta energiaren inguruan egin dugu. Materiaren propietateak aztertu eta esperimentuak egin genituen.

 

 

 

Ondoren, energia zer den eta nola erabiltzen dugun hausnartu genuen.  Herrian sortu den “Itsasargi” kooperatibaren berri ere jaso genuen Mikel Muñoaren eskutik. Eskerrik asko, Mikel! Gure etxeetako energia kontsumoaren inguruko hausnarketa egiteko aukera bikaina izan da!

Energiarekin lotuta “Lego We Do” materiala ezagutu dugu. Legoak eraikitzen ibili gara baina gure eraikuntzak programatuz ere egin ditugu. Asko ikasi dugu eta oso-oso gustura aritu gara.

LH4

Su eta Gar

Hiruhileko honetan unibertsoa landu dugu eta gauza asko ikasi ditugu. Hainbat ekintza burutu ditugu:

  • Eureka Zientzia Museora bisita.

  • Itziar Garate zientzialaria Eskolara etorri zen eta zalantza pila bat argitu zizkigun. Ordutik hona zerura begiratzean xehetasun asko ikusten ditugu.

  • Planeten inguruko aurkezpenak prestatu, eta 2. mailako ikasleak gelara gonbidatu genituen. Beraiek ere eguzki-sistemaren inguruko proiektua zuten esku-artean eta oso aberasgarria izan zen jarduera.

 

 

 

 

Hemen dituzue argazki gehiago: https://hezkuntza.sharepoint.com/:f:/s/012073iturzaetahlhi/Eq_SFXGp5LJLvXt7lxoHC_cBAB-1ij6Fb_sltnI8FN_djQ?e=CbSMSZ

 

LH4

WELCOME TO OUR SPACE ADVENTURE!

HELLO! !!

This year, we haven’t shared any of the English works in this blog, but we are ready to show you our new projects! 

Each student team wrote and prepared these fantastic projects!  It is very easy, just click on the link and listen!!

 

We hope you like these stories! 

CHECK “THE ASTRONAUT DREAM” BOOK!

 

CHECK “DAILY ROUTINES IN THE SPACE STATION” BOOK!

CHECK “SPACE NASA” BOOK!

CHECK “ASTRONAUT” BOOK!

CHECK “I GO TO SPACE” BOOK!

CHECK “PETER’S SPACE ADVENTURE” BOOK!

CHECK “ASTRONAUT LIFE” BOOK!

CHECK “ASTRONAUT’S DAILY ROUTINE” BOOK!

 

If you want to practice more English activities, go check ENGLISH CLASS! 

LH4

Ipuin Motorea – Azken Dakotak

Gorputz Hezkuntzako saioetan Artzikirolean eta Colpbolean ederki aritu ondoren, orain proiektu berrian murgilduta gaude: Ipuin Motorea.
Azken Dakotak ipuin motorearen kontakizunaren bitartez, Amerindiar bihurtu gara, Dakota tribuko indioak, eta hainbat erronka gainditu behar ditugu gure helburua lortzeko: Gizaki Zuriaren buruzagiarekin elkartu, gure egoeraren berri eman eta Lautada Handietara iritsi, geure sorterrira alegia.
Denok batera lortuko dugu!

Hona hemen argazki batzuk:

LH4

Bertsotan (1)

Maialen Lujanbiok Euskal Herriko Bertsolari txapelketa hirugarrenez irabazi zuenean haren osaba Joxe Manuel Lujanbio, Txirrita, izan genuen hizpide. Aste honetan berriz izan dugu ahotan; izan ere, ahots gorako irakurketa, irakurketa bera, altxorra da, eta Txirritari buruz irakurri eta bere bertsoak abesten hastea, dena bat izan da. Pello Errota, Txirrita, XIX. mendeko bertsolariak, haien bizimodua, baserri mundua, garai hartako kantaera… nora eramango ote gaitu hurrengo irakurketak? Bitartean gozatu bertsoak entzunez guk ikasten/abesten beste.

https://drive.google.com/file/d/1RSlH_chY8i4SeYRHWCuPdgWN4_f33ald/view?usp=share_link

 

Pello Errota aguretu bat eta Txirrita lirain bat

 

 

 

 

LH4

Kaioen eraztuntzea

Abenduaren 16an Club Nautikon izan ginen Aranzadi elkarteko kide batzuekin. Kaioen eraztuntzearen inguruko informazioa jaso genuen eta oso gustura egon ginen. Kaioak harrapatzeko dituzten sareak ikusteko aukera ere izan genuen.

Ondoren, moilara jaitsi ginen eta kaio motak behatzen jardun ginen. Horietako batzuk eraztunduta zeuden eta kolore ezberdineko eraztunak ikusi ahal izan genituen.

Hementxe dituzue argazki batzuk.

Gelan hegaztien inguruko aurkezpenak grabatu genituen eta artzapen dituzue entzungai. Ea gustuko dituzuen.

Eta moilara jaistean, saiatu zuek ere kaioen eraztunak ikusten!

LH4

Getariako biztanleria

Azken proiektuan biztanleria aztertzen ibili gara eta gauza asko jakin ditugu Getariako biztanleriaren inguruan. Horretarako, gelan hainbat galdera prestatu ditugu eta ondoren udaletxera joan gara hauen erantzunen bila.

Udaletxeko areto nagusian elkartu gara Markos udal langilearekin eta ederki erantzun ditu gure galdera guztiak.

Bertan bildutako informazioarekin podcasta ere grabatu dugu eta artzapen duzue entzungai.

Eskerrak eman beharrean gaude Udal langileei beraien arreta eta prestutasunarengatik.

Ondo pasa oporrak eta urte berri on denoi!

LH4

Ornogabeak aztertzen

Zisare proiektuaren barruan, Artelatz Elkarteko Aitziberrek konpostan aurki ditzakegun ornogabeen inguruko azalpen mordoa eman dizkigu. Gu geu izan gara zientzialari, eta eskularruak jantzita, luparen laguntzaz xomorroak aztertzen aritu gara: kukurutxa, akaroa, zizarea… ehunzangoen eta milazangoen arteko desberdintasun ikasi dugu, eta elikaduraren arabera 1. 2. eta 3. mailako xomorroak desberdintzen. Zenbat gozatu dugun!

 

LH4

Animaliak proiektua

Animaliak proiektuan buru belarri ibili gara azkeneko asteetan. Ornodunak eta ornogabeak, ugaztun, hegazti, narrasti, anfibio eta arrain… zenbat ikasi dugun!

Taldean lan egin dugu, bakarka ere bai, informazioa bilatu dugu liburuetan eta sarean, aurkezpenak egin ditugu eta inguruko paraje zoragarriak ezagutu ditugu, konposta egiten ikasi dugu, eta Manexen aitak, Ekhik, hegaztien inguruko xehetasun pila erakutsi dizkigu! Eskerrik asko Ekhi, ederra izan da. Orain, terrazara ateratzen garenean, txorien kantuak entzuten ditugu: txepetxa, zanga, urubia, kardantxulua, eskinosoa, argi oilarra, okil berdea, belatz handia, kaskabeltza, kaio hankahoria, miru gorria… zein ote?

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:f:/g/personal/irantzuezenarro_irakasle_eus/EsKvVM5HMeRChR8QdPA6Jd0Bnd_jHpjNIonRBbiHSD6oSA?e=vZUIZc

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:f:/g/personal/irantzuezenarro_irakasle_eus/EgEOWkFBbLhIve9l_ry0ly0BSLgUslK3Lm4B803NuD-SqA?e=NWapxM