Lasturren izan ginen, azkenean joan ginen gaua pasatzera! Mendian, kobazuloan, zaldiekin… tope ibili ginen! Gauean dantza pixka bat eta ohera, neka-neka eginda geunden eta!
Beitu gure argazkiak esteka honetan klikatuta!
Lasturren izan ginen, azkenean joan ginen gaua pasatzera! Mendian, kobazuloan, zaldiekin… tope ibili ginen! Gauean dantza pixka bat eta ohera, neka-neka eginda geunden eta!
Beitu gure argazkiak esteka honetan klikatuta!
Udaberria dela eta abesti hau ikasten ari gara, hemen duzue link a etxean ere abesteko!
BARATZEAN lanean aritu gara,
Urazak (letxugak), piperrak, artoa eta kalabaza landatu ditugu gaur!
Eta belar txarrak ere kendu ditugu.
Sarak irabazi du LH3 mailan 2022ko Literatur Lehiaketa eta Unaiek eta Galderrek aipamen berezia jaso dute.
Udaletxeko Areto Nagusian egin zen ekitaldian 30na euro eta diploma eta liburu bana jaso zituzten gure lagunek. Zorionak, hiruroi!
Beste guztiok, jarraitu literaturaz gozatzen eta idazten; eta gogoratu: denok gara idazle!
KORRIKA beti izaten da zirraragarria eta gure Korrika Txikia ere halaxe izan da, euskaldunak garelako, euskara eta euskaraz maite dugulako.
Elkanoren garaiko Getaria ezagutzera atera gara turismo bulegoko Inesen laguntzarekin. Katalina Portukoa non bizi zen, Elkanoren jaiotetxea non zegoen… Egunero gauza berriak ikasteko prest gaude!
Bigarren zikloa Zientzia Museoan izan gara, animaliak, Planetariuma, erakusketa… pila bat gustatu zaigu! Hona hemen argazkiak.
Denon artean zaintzen ditugu, eta zoragarri dauzkagu landareak, baina gaurko haizearekin… Eskerrak argazkia atera genuen!
Gaur abiatu da Korrika Amurriotik eta gu ere hasiak gara prestatzen: kantua, dantza, petoa… Gora Korrika! Gora AEK! Gora Euskara!