LH3

Santa Ageda bezpera

Gaur otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera, kantuan aritu gara alde zaharreko kaleetan barrena. Egoerak hala eskatuta, zikloka banatuta atera gara; guri, bigarren zikloari, alde zaharrean abestea egokitu zaigu: Kale Nagusia, Artzape, Iribarrena, Elkano… koplaz josi ditugu eta Eskolara bidean Eguneko Zentroko lagunei abestu diegu. Entseguak ere egin ditugu eta nabaritu da! Kantuak esaten duen bezala, ohitura zaharrak berritzeko asmoz, datorren urtean berriz!

 

LH3

Gure ametsetako jatetxea

2. proiektua, ingurune arlokoa, bukatu dugu. Gure ametsetako jatetxea nolakoa izango litzatekeen irudikatu dugu, ahoz, idatziz, marrazkietan… Dekorazioa, giroa, menua, prezioa… erabaki ditugu. Gaztelania arloan deskribapenak egiten ikasi dugu eta gure jatetxea deskribatu dugu. Herriko hainbat jatetxetako menuak aztertu ditugu, elikadura osasuntsuaren garrantziaz jardun dugu, piramideak aztertu, digestio eta arnas aparatuak ulertu eta ikasi… Euskara arloan errezetak idazten ikasi dugu, gelan bizkotxo goxo-goxoak prestatu ditugu eta denon artean errezeta-liburua osatu dugu. Bazkaria egitea bakarrik falta izan zaigu, ea bueltan!

Hemen dituzue proiektu honetako hainbat argazki.

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:f:/g/personal/irantzuezenarro_irakasle_eus/EiC4BAyCE8xJiA05mh3toCgBbdtYk3phNWbMaluXBkLgnA?e=7lOhtG

LH3

Gure herri maitea

Getaria hobeto ezagutzeko buru-belarri lanean bili gara irailetik hona. Gure jakin-nahia asetu nahirik udaletxera jo dugu, irteerak egin ditugu eta herria hobetzeko hainbat proposamen egin dizkiogu alkateari. Eta ametsak batzuetan egia bihurtzen direla ikusi dugu: urmaela! Maite dugu gure herria, ederra delako, euskaraz eta aske bizi garelako… eta gurea delako! Zaindu dezagun denon artean eta zaindu dezagun elkar. Proiektuan zehar ateratako argazkiekin egindako bideoa duzue hemen, gozatu!

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:v:/g/personal/irantzuezenarro_irakasle_eus/Eaok5TyqjBdNkXvXt64fEqsBKqkWK4D8fN4fBB84CqbVXg?e=XdaU2S