Lehenengo hiruhilekoa bukatu dugu, zenbat lan eta jolas! Hemen dituzue gelan ateratako hainbat argazki.
Lehenengo hiruhilekoa bukatu dugu, zenbat lan eta jolas! Hemen dituzue gelan ateratako hainbat argazki.
Getariako proiektuari bukaera emateko, taldeka, bi gelen artean power point hau osatu dugu. Oraintxe hasi gara ikasten, informazioa bilatu, idatzi, argazki egokia taldean adostu, aukeratu eta kopiatu… hauxe da gure lehenengo lana, ea gustatzen zaizuen!
Getaria hobeto ezagutzeko buru-belarri lanean bili gara irailetik hona. Gure jakin-nahia asetu nahirik udaletxera jo dugu, irteerak egin ditugu eta herria hobetzeko hainbat proposamen egin dizkiogu alkateari. Eta ametsak batzuetan egia bihurtzen direla ikusi dugu: urmaela! Maite dugu gure herria, ederra delako, euskaraz eta aske bizi garelako… eta gurea delako! Zaindu dezagun denon artean eta zaindu dezagun elkar. Proiektuan zehar ateratako argazkiekin egindako bideoa duzue hemen, gozatu!
Kaixo, azkenenean lortu dugu denok elkartu eta argazki bat ateratzea! Gora LH3! Gora Iturzaeta Herri Eskola!
Denok batera hasi genuen ikasturtea, hona argazki batzuk. Orain bi gela ditugu eta batzuetan elkarrekin ibiltzen gara (proeiktuko zenbait unetan, Musikan, Gorputz Hezkuntzan, tutoretzan, atarian, jan-gelako ordutan, irteeratan, baratzan… ) eta beste batzuetan banatuta; denok gara lagunak!