LH3

Akrosporta eta Mimoa

Gorputz Hezkuntzako saioetan Akrosporta eta Mimoa izeneko proiektua landu dugu tatamian. Gorputz adierazpena eta antzezpena uztartzeaz gain, piramide eta irudi desberdinak esperimentatzeko aukera ere izan dugu. Oinarrizko segurtasun neurriak eta euste moduak ondo ezagutu ondoren, lanean jarri gara!

Ezina, ekinez egina!

Klikatu hemen bideoa ikusteko

 

 

 

 

LH3·Sailkatu gabea

BISITA EGUNEKO ZENTRORA

Aurreko hilabetean Eguneko Zentrora bisita egin genuen hirugarren mailako ikasleok. Bertan, zentroan zeudenekin, dantzak, aspaldiko esaera zaharrak gogoratu, eskulanak eta abesteko aukera izan genuen. Modu honetan, elkar ezagutuz. 

Zentroko erabiltzaileek asko eskertu zuten gure bisita eta guk, aldi berean ere, asko ikasi genuen beraietaz.

Oso esperientzia aberasgarria izan zen! 

Beste horrelako saio gehiago izatea espero dugu.

 

   

LH3·Sailkatu gabea

EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA

Otsailaren 10 ean, Eureka! Zientzia museoa bisitatu genuen.

Lehenik, Eguzki-sisteman zehar bidaia luze bat egin genuen, Planetariumean film bat ikusiz.

Gero, hamaiketakoa jan genuen.

Ondoren, animalia desberdinen inguruan hainbat azalpen interesgarri eman zizkiguten. Hain zuzen, oihan tropikaletako sugeak, basamortuko muskerrak eta itsas arrain batzuk ezagutu, horiek errespetatzen eta zaintzen ikasi genuen.

Bestetik, erakusketa desberdinak ikusteko denbora ere izan genuen.

13:00tak inguruan bazkaldu egin genuen eta bazkaria bukatzean bertan zegoen parke batean jolasten ibili ginen.

Arratsaldean, museoan zehar libre ibili ginen.

Asko gustatu zitzaigun Eureka! museora egin genuen irteera. Bitxikeria asko ikasi genituen!!