LH3·Sailkatu gabea

AROTZ ENEA

Ikasturte amaierako azken txangoa Arotz Eneara egin genuen 3. eta 4. mailako ikasleek. Eguraldi bikainak lagunduta, bi egun eta gau «labur» zoragarriak pasa genituen. Hainbat ekintza ezberdin egiteko aukera izan genuen: buztin eta ukendu tailerrak, kobazuloetara bisita, olinpiadak, behitegia ezagutu, diskofesta eta pijama desfilea. Hona hemen egindako jardueren erakusketa bat:

LH3·Sailkatu gabea

IKASTURTEKO PROIEKTUAK

Hona hemen ikasturte honetan egin ditugun proiektuen argazki sorta bat:

 

1- GETARIA GURE HERRIA

Proiektu honetan gure herriko kaleak hobeto ezagutu genituen eta udaletxearen funtzionamentuaren berri eman zigun alkateak. Herria hobetzeko gure proposamenak ere helarazi genizkion alkateari.

2- GURE AMETSETAKO JATETXEA

Proiektu honetan bakoitzak amesten genuen jatetxea diseinatu genuen. Getariako jatetxeen eta parrilaren jatorriaren nondik norakoak ere ezagutu genituen. Arrantzatutako arraina lehen eta orain nola prestatzen den ikusteko eta jatetxe baten funtzionamendua hobeto ulertzeko herriko jatetxe batzuetara hurbildu ginen Maialenen azalpenak entzunez.

3- EKOSISTEMAK

Proiektu honetan urrutiko eta bertako hainbat ekosistemen ezaugarriak aztertu ditugu. Getarian bertan ditugun bi ekosistema zehatz ikertu ditugu:

  • Ozeanoa: «Kaixo Musto» tailerraren bidez Gaztetape hondartzara hurbildu ginen, ekosistema hau bertatik bertara ezagutzeko.
  • Urmaela: 2021ean eskola ondoan sortutako urmaela aztertu genuen bertako bizidunak eta bizigabeak behatuz eta baloratuz.