LH4

EGUNEKO ZENTRORA BISITA

Abenduaren 15ean eguneko zentrora bisita egin genuen gabonak datozela aprobetxatuz. Aurrez, gabonetako hainbat abesti prestatu genituen eta biolin, gitarra, trikitixa eta panderoaren laguntzarekin primeran aritu ginen kantari. Bertako aiton-amonak ere animatu ziren gurekin batera abestera. Hain gustura aritu ginen, prestatu gabeko beste abesti batzuk ere inprobisatu genituela. Giro ederrean aritu ginen poz-pozik eta asko eskertu zuten gure bisita. 

 

 

LH4

UDALETXERA BISITA

Azaroaren 10ean udaletxera joan ginen Getariako biztanleriari buruzko datuak eta informazioa eskatzera. Aurretik galdera batzuk prestatu genituen eta Juan Luisek ederki erantzun zizkigun. Datu horiekin grafikoak egin eta hauek interpretatuz ondorioak atera ditugu. 

 

LH4

BIZTANLERIA

Hiruhileko honetan burubelarri aritu gara biztanleriaren proiektuarekin. Beste hainbat jardueren artean, etorkinek biztanleriaren hazkuntzarekin duten lotura aztertu dugu. Hori dela eta, gure geletako ikasle eta gurasoen jatorrizko herrialdeei buruz informazioa bildu dugu eta hormirudietan isladatu dugu. Talde bakoitzak landutako herrialdearen aurkezpena egin du gainontzekoen aurrean. Oso gustura aritu gara lanean!!