LH4

ARRIAUNDI TUMULUA

Historiaurrea proiektuarekin lotuta, dakizuenez, gaur goizean Arriaundi Tumulua ikustera joan gara. Eguraldi aproposa izan dugu ibilaldirako eta bertatik bertara ikusi ahal izan dugu Getarian bertan ditugun historiaurreko arrastoak. 

Ondoren ondo merezitako hamaiketakoa egin dugu eta jolasteko denbora ere izan dugu. Primerako goiza pasa dugu!!

LH4

2024ko INAUTERIAK

Iritsi dira hainbeste amestutako inauteriak!! Aurten lehen aldiz goizez ospatu dugu jaialdia eta giro onean aritu gara! Mozorroak txukun-txukun genituen bitartean, argazki pare bat ateratzeko aprobetxatu dugu:

LH4

TXOKOTAN JOLASEAN

Hiruhileko honetan Heziketa Fisikoan txokotan jolasean ibili gara. Kiroldegiko kanpo zein barne espazioetan bost txokotan egon diren proposamen desberdinetan ibili dira: jaurtiketak, harrerak, jauziak, lekualdatzeak, gorputz adierazpena, kirolak…lantzeko aukera izan dute.

Primeran ibili dira materiala zainduz, elkarri errespetatuz eta bukaeran dena txukun-txukun jasoz denon artean. Txokoen aukeraketa librea izan da, baina baldintza bakar batekin: «Txoko guztietan arituko gara!»

Klikatu gainean bideoa ikusteko